Lau lagun zauritu dira Mungian izandako auto-istripu batean
Lau pertsona zauritu dira Mungian gertatu den auto-istripu batean, eta zaurituak Gurutzetako (Barakaldo) ospitalera eraman behar izan dituzte, Ertzaintzak jakinarazi duenez.
Ez beharra ordu biak eta erdietan jazo da BI-631 errepideko 15. kilometroan, autoa errepidetik atera denean.
Autoa irauli egin da, eta barruan zihoazen lau bidaiariak zauritu egin dira, eta hori dela eta Gurutzetako ospitalera eraman dituzte.
eraman dituzte.Zure interesekoa izan daiteke
Patxi Ezkiagaren biktima guztiei “barkamena” eskatu die La Sallek
Erakundeak publiko egin duen oharrean biktimek “bizi izandako sufrimendua” aitortu du bai eta, une hartan, gertatutakoa prebenitzen edo detektatzen jakin ez izana” ere. Halaber, “zubiak eraikitzeko, topaketa-bideak bilatzen jarraitzeko, eta eragindako mina aitortzeko bidean aurrera egiteko” borondate argia erakutsi du.
Osakidetzak bere gain hartu ditu anputatutako gorputz zatien kostuak eta kudeaketa
Euskal osasun sistema publikoak instrukzio berri bat onartu du, eta, horren arabera, bere gain hartuko ditu gorpuzki horiek errausteko kostuak eta tramiteak, beti ere pazientearen edo haren senideen baimena izanez gero.
Lekuko-hartze "sinboliko eta hunkigarriak" izango dituela aurtengo Korrikak aurreratu dute antolatzaileek
EITBren Bilboko egoitzan egin dute AEKren aldeko lasterketaren aurkezpen soziala. Gizarteko eragile ugari izan dira bertan. Aurtengo edizioan 3.400 lekuko-hartze baino gehiago izango direla iragarri dute antolatzaileek, inoiz baino gehiago, eta horietako asko "sinbolikoak eta hunkigarriak" izango direla diote.
Protesta jendetsua Eibarren, haurreskoletan plaza nahikorik ez dagoela salatzeko
Dozenaka familiak protesta zaratatsua egin dute ostegun honetan Eibarko Untzaga plazan, herriko haurreskoletan plaza nahikorik ez dagoela salatzeko.
Rene Redzepi Noma jatetxeko sukaldari daniarrak kargua utziko du, langile ohiek abusuak leporatu ondoren
2009. eta 2017. urteen artean Redzepik kalte fisikoak eta psikologikoak eragin zizkiela salatu zuten jatetxe horretako dozenaka langile ohik. "Aldaketek ez dute iragana konpontzen", azpimarratu du Redzepik.
Realak Sevillan jokatuko duen Kopako finalerako sarrera faltsuak saltzen ari direla ohartarazi du Ertzaintzak
Zale batek jarritako salaketa baten bidez, Ertzaintzak izapideak ireki ditu ustezko iruzur-delitu batengatik.
Osakidetzako 1.047 profesionalek salatu zituzten erasoak 2025ean; horietatik 856, emakumeak
Osasun Profesionalen aurkako Erasoen kontrako Europako Eguna dela eta, ostegun honetan, Osakidetzak zehaztu du 2025ean jakinarazitako eraso guztietatik 94tan (% 9) lesioa eragin zutela, gehienek bajarik eragin gabe. Gainerakoak, 953 guztira (% 91), lesiorik gabeko erasoak izan ziren, hala nola irainak eta mehatxuak.
Ikerketaren arabera, ezbeharra izan zen pasabideko torlojuak oso herdoilduta zeuden
Bocal inguruan izandako istripuaren ondorioz Polizia Zientifikoak egindako ikuskapenaren arabera, euskarriak eta torlojuak herdoilak janda zeuden.
Beloradoko moja ohiak monasteriotik atera dira, epea amaitu baino ordu batzuk lehenago
Francisco Canals Beloradoko moja ohien bozeramaileak jakinarazi duenez, 02:46an atera dira monasteriotik. Hori egin aurretik, Laura Garcia de Viedma abadesa ohiak elizako aldarean zegoen azken kandela eta eraikineko argi guztiak itzali ditu.
Azkenekoz Fustiñanan ikusi zuten 17 urteko neska baten bila ari dira
Zabaldutako datuen arabera, 1,60 metro luze da, gorpuzkera mehea du, eta begi marroiak eta ile beltz luzea ditu.