GIPUZKOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Zubietako erraustegia egiteko lanak urrian esleituko dira

Gipuzkoako Foru Aldundiko eledunak esan duenez, eraikuntza berria egiteko 'eredu europarra' hartuko dute kontuan; 'ingurumena errespetatu' eta 'segurtasun berme guztiak' beteko dituela esan du.
Zubietako lurretan eraikiko dute erraustegia.
Zubietako lurretan eraikiko dute erraustegia.

Zubietako erraustegia egiteko lanak, aurreikuspenaren arabera, urrian esleituko ditu Gipuzkoako Foru Aldundiak, horretarako beharrezkoa den ingurumen-inpaktuari buruzko baimena eman baitu Eusko Jaurlaritzak. Imanol Lasa Gipuzkoako Foru Aldundiko eledunak Donostian hedabideen aurrean egin duen agerraldian jakinarazi duenez, hil honetan lizitatuko da eraikuntza.

Eusko Jaurlaritzak dagoeneko eman du erraustegia egiteko beharrekoa zen ingurumen baimena. Lasaren esanetan, EAJk eta PSE-EEk osatzen duten exekutiboak Bilduk utzitako "herentziari" egin behar izan dio aurre: "zaborra kalean, 40 milioi euroko zorra eta eraikuntzarik ez zaborrak kudeatzeko".

Egungo gobernua arazoari ahalik eta modurik eraginkorrenean aurre egiteko neurriak hartzen ari dela adierazi du bozeramaileak, eta, horretarako, "eredu europarra" hartu dutela kontuan azaldu du; "ingurumena errespetatu" eta "segurtasun berme guztiak" beteko dituen erraustegia egingo dutela esan du.

Gipuzkoako Aldundiak jarrera "positiboa" badu ere, "oraindik politika zaharrak, pankartak eta liskarrak" nahiago dituztenen jarrera salatu du Lasak.

Lau atxiloketa

Bitartean, Gipuzkoa Zutik erraustegiaren kontrako plataformak deituta, dozenaka lagun protestan ari dira azken egunotan Donostian. Gaur, Boulevard zumardian kanpaldian zeuden lau lagun atxilotu ditu Ertzaintzak. Identifikatzeari uko egiteagatik atxilotu dituzte, Segurtasun Sailaren arabera.

Zure interesekoa izan daiteke

Amaia Zabarte senarrarekin eta abokatuarekin
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Kasua artxibatu ostean, Justizian sinestea zaila egiten zaiela deitoratu du Amaya Zabarteren senarrak

Epaileak Amaia Zabarteren kasua artxibatzea erabaki zuen atzo, eta familiak helegitea jarri du gaur. Haren bikotekideak, Joseba Novoak, haserre eta minduta daudela dio. Deitoratu du epaileak ertzainen bertsioa bakarrik izan duela kontuan, lekukoek ziotena eta frogak alde batera utzita. Kasua auzitegi probintzialera iristen denean jarri du itxaropena, orduan espero baitu benetako justizia iristea.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eder Perez (BFF): "Epaileen aurkako indarkeria desagertu egin behar da, eta epaileen batzordeak hartzen dituen erabakien alde gaude, % 100ean"

Bizkaiko Futbol Federazioaren presidenteak argi adierazi du "epaileak babestea" dela lehentasuna. Basaurin izandako gertaera jakin horrez gain, egoerari modu orokorrean begiratu eta epaileen kontrako indarkeriarekin amaitu beharra dagoela esan du. Haren hitzetan, Federazioak eta futbolaren egitura osoak lan egin beharko dute horretarako. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X