San Antonio
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Arratiatik Urkiolarako errogatiba ekainaren 18an egingo da

Bi irteera egongo dira oinezko errogatiba egiten dutenentzat. Lehenengoa Dimako plazan izango da, eta, bestea, Zeanuriko plazan.
Urkiolako santutegia. Argazkia: Imanol Aragon
Urkiolako santutegia. Argazkia: Imanol Aragon

Datorren larunbatean, hilak 18, Arratiako oinezko errogatiba egingo dute Urkiolara, San Antonioren santutegira. Lehenago herri bakoitzak bere errogatiba antolatzen bazuen ere, azken urteotan, Arratiako parrokia guztiak aldi berean joaten dira.

Urkiolara joateko bi ibilbide desberdin prestatu dituzte aurten. Horrenbestez, bi irteera egongo dira: lehenengoa Dimako plazan izango da goizeko 06:00etan, eta, bigarren irteera Zeanuriko plazan, 07:30ean. Martxa normalean, hiru ordutan baino zertxobait gehiagotan egin daitekeen ibilbidea da.

Egitarauari dagokionez, 11:00etan ongietorria emango zaie oinez, autobusean edo kotxez bertaratutako herritar erromesei. Ondoren, letaniak abestuz sartuko dira Urkiolako santutegira.

Era berean, Mankomunitateak lau autobus antolatu ditu Urkiolara igotzeko eta kotxe pilaketarik ez egoteko. Autobusean etorritakoak euren herritara itzuliko dira 13:00etan.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Goiz korapilatsua Txorierriko errepideetan, Asua parean bederatzi autoren artean izandako talka baten ondorioz

Istripuaren ondorioz, bideko lau erreietatik hiru itxi behar izan dituzte puntako orduan, eta auto-ilara luzeak sortu dira inguruan: Artatzan, Arrontegin, Barakaldon eta Gurutzetan. Behin ibilgailuak bidetik kenduta, egoera bere onera itzultzen joan da. Arazoak izan dira, halaber, A8an, Kantabriarako noranzkoan, San Mames parean istripu bat izan baita. Gipuzkoarako noranzkoan, gainera, trafikoa astuna izan da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X