Gazte Eguna
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kalejira bateko istiluek zenbait zauritu utzi dituzte Mendillorrin

Hiru polizia nazional zauritu dituztela baieztatu du Gobernuko Ordezkaritzak. Gainera, zenbait adingabe ospitalera eraman behar izan dituzte, horietako bat tinpanoa zulatuta.

Zenbait gazte eta polizia nazional zauritu dira Mendillorri auzoan (Iruña) izandako istiluetan. Gazte Eguneko ekitaldien barruan kalejira egin dute eta testuinguru horretan gertatu dira liskarrak.

Gobernuko Ordezkaritzak jakitera eman duenez, istiluak atzo gertatu ziren 19:00ak aldera. Polizia Mendillorrira joan zen, antza denez, gazte talde batek zirkulazioa itxi zuelako.

“Heltzean, indarkeriaz hartu zituzten” eta poliziek defendatzeko indarra erabili behar izan zuten, iturri berdinek ziurtatu dutenez.

“Ez dago atxiloturik”

“Atxiloturik ez” eta hiru polizia nazional zauritu zituztela baieztatu du Gobernuko Ordezkaritzak. “Bik kolpeak zituzten, eta hirugarrenak besaburua, ukondoa eta eskumuturra hautsita zituen”, azaldu dutenez. Bestalde, zenbait adingabe ospitalera eraman behar izan zituzten, horietako bat tinpanoa zulatuta, Ahotsa.info atariak jakitera eman duenez.

Gazte Eguneko kalejirak “Udalaren baimena” zuela jakinarazi du webguneak. “Aritz Romeo Herri Segurtasuneko arduradunarekin eta Poliziako zuzendariekin harremanetan” jarri ondoren, poliziek alde egin zuten, atariak erantsi duenez.

erantsi duenez.

Albiste gehiago gizartea

Radio Vitoria celebra sus 90 años con un gran espectáculo audiovisual de luz y sonido, que podrá seguirse por eitb.eus
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Radio Vitoriak argi eta soinuzko ikuskizun handia prestatu du 90. urteurrena ospatzeko, eta zuzenean jarraitu ahal izango da GUAUn

'Batzen gaituen ahotsa' izeneko ikuskizunak azken 90 urteetako gertaera garrantzitsuenen errepaso bisuala egingo du, irratiaren soinuaren bidez, dantza eta musika emanaldiak bilduko dituen taularatzea eginda. Gonbidatu izango dituzte, besteak beste, Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusia, Maider Etxebarria Gasteizko alkatea eta Andoni Aldekoa EITBren zuzendari nagusia. Ekitaldia zuzenean jarraitu ahal izango da irrati bidez eta GUAU plataforman, 21:00etatik aurrera.

Gehiago kargatu