116.123 ikaslerekin hasi da ikasturtea Nafarroan; % 67,8, sare publikoan
Ikasturte honetan eskolara hasiko diren 3 urteko haurren % 30 B eta D ereduetan hasiko dira.
116.123 ikaslerekin, ostegun honetan hasi da Nafarroan 2025/2026 ikasturtea. Horietatik % 67,8 (78.800) hezkuntza sare publikoan matrikulatuta daude; 36.930, itunpeko ikastetxe pribatuetan, eta 493, itundu gabeko ikastetxe pribatuetan.
Foru Gobernuaren arabera, 0 eta 3 urte bitarteko Haur Hezkuntzako lehen zikloan ikastetxe publikoetan matrikulatutako haurren eskolatze-tasak % 50eko langa gainditu du, estreinakoz; ziklo hori doan eskaintzen den bigarren ikasturte honetan, % 50,09koa da publikoan eskolatutakoen kopurua.
Carlos Gimeno Nafarroako Gobernuko Hezkuntza kontseilariak ikasturte honetako datuak aurkeztu ditu. Azaldu duenez, 3 urteko 4.754 ikasle berri izango dira: horietatik 2.901 sare publikoko ikastetxeetan sartuko dira, (% 61) eta 1.853, itunpekoan. Horietatik 3.350 (% 70) A eta G hizkuntza-ereduetan matrikulatu dira, eta 1.404, B eta D ereduetan.
Hizkuntza-ereduen arabera, A (gaztelaniazko irakaskuntza, euskara irakasgai gisa hartuta) eta G (gaztelaniazko irakaskuntza) ereduetan 88.677 ikasle ariko dira guztira; B (zati batean euskarazko irakaskuntza, gaztelania irakasgai gisa hartuta) eta D (euskarazko irakaskuntza) ereduetan, berriz, 27.334.
Ikasturte berriko nobedadeak
Orain hasiko den ikasturtea ikasleen irakurmen- eta matematika-gaitasunak indartzeko planen hedapenean oinarrituko da.
Gainera, apirilean Ekitatean eta Hezkuntza Kalitatean aurrera egiteko Ituna sinatu ondorengo lehen ikasturtea izanik, ratioetan beherakadak egongo dira: 20 ikasleko ratioa izango da Haur Hezkuntzako bigarren zikloan, ikasle kalteberak dituzten ikastetxeetan, aniztasunari arreta emateko 1.000 ordurekin; 23 ikasle, Haur Hezkuntzako 1. mailatik aurrera; eta ratioa 23 ikaslera jaitsiko da Lehen Hezkuntzako 1. mailatik aurrera, ikasturte honetatik hasita.
Aurreko hiru neurriak hurrengo ikasturteetara eramango dira, etapa bakoitzeko maila guztietako ratioen jaitsiera osatu arte, eta itundutako ratioei eutsiko zaie, gutxienez, Ituna indarrean dagoen bitartean.
Zure interesekoa izan daiteke
Miaketa eta kontrol ugari egiten ari da Ertzaintza, Azpeitiko taxilariaren ustezko hiltzailearen bila
Poliziak dispositibo zabala abiatu du Azpeitian eta inguruetan. Gizonaren autoa eta etxebizitza hainbat aldiz miatu ditu, baita Azpeitiako beste eraikin bat eta Azkoitiako etxebizitza bat ere. Ikerketarako baliagarriak izan daitezkeen datuak eta ingurukoen testigantzak jasotzen jarraitzen du.
AEK-k euskaltegi guztiak bete nahi ditu datorren ikasturtean, euskarak kaleak eta plazak har ditzan
Gaurtik, zabalik dago AEK-ko euskaltegietan izena emateko epea. Dirulaguntzei dagokienez, berrikuntzarik nabarmenena Euskara Bonua da Euskal Autonomia Erkidegoan: A1, A2 eta B1 mailetan matrikulatzen diren ikasleek, 120 euro ordainduta, 4 urtez ikasi ahal izango dute.
Ceutako krisia Marokori leporatzeko "txostenik ez" dagoela erantzun dio Poliziaren zuzendariak Marlaskari
Barne ministroak azalpenak eskatu ditu El Español egunkariak Auzitegi Nazionalari igorritako txosten baten inguruan argitaratu duen informazioaren harira. Horren arabera, Marokoko jendarmeek gidatu zituzten migratzaileak Ceutako mugara uztailaren 30ean.
Emakume baten hilketa artxibatu dute Zizurren, ikertutako gizonak narriadura kognitiboa duelako
Epailearen ebazpenaren arabera, ezintasun hori ikertutako gertakarien ondoren etorri zitzaion; gertakariok 78 urteko emaztearen hilketarekin lotuta daude.
Azpeitiarrek shock egoeran jarraitzen dute taxilariaren hilketagatik
30 urteko taxi gidari bat hil zuten tiroz, atzo, asteartea, 20:00ak pasata, Azpeitian, eta bizilagunak gertatutakoa sinistu ezinik daude. Biktima oso ezaguna zen herrian, eta, antza, tirokatzailea ere bertakoa da. Lekukoen arabera, erasotzaileak martxan zihoan taxia atzetik jo zuen bere ibilgailuarekin, eta, autotik atera zenean, bost tiro eman zizkion. Gero, ihes egin zuen.
Begoñako Basilikan 3D eskaneatzea eta georradar bidezko azterketa hasi dituzte, indusketa arkeologikoa hasi aurretik
Esku-hartze arkeologikoa Begoña/Vecunia proiektuaren barruan kokatzen da, eta urriaren 13an hasiko da. Iraganera begiratzea du helburu, Bilborako eta Bizkairako esanguratsua den enklabe baten historia hobeto ezagutzeko.
Taxilari bat hil dute tiroz Azpeitian
Gertakaria Artzubia hiribidean izan da, 20:15 inguruan. Lekukoen arabera, auto batek beste bat kolpatu du atzetik, eta kolpatutako autoko gidaria tirokatu egin dute. Ertzaintza egilearen bila ari da.
Elkarretaratzea Zizur Nagusian, adingabe batek jasandako sexu-erasoa gaitzesteko
Erasoa igande goizaldean gertatu zen, herriko jaietan. Ustezko egilea atxilotuta dago.
Joan den ostiraletik Barakaldon falta zen gizona aurkitu dute
Auzokide batek aurkitu du bere etxeko garajera oinez sartzeko eskaileretan. Gizasemeak akidura sintomak zituen.
Abiatu da ikasturtea Ipar Euskal Herrian, berritasun batekin: telefono mugikorrak debekatu dituzte
Ipar Euskal Herriko 50.000 bat ikaslek gaur izan dute lehen eskola eguna. Aurten, berritasun nagusi bat izango dute zentro guztietan: telefono mugikorrak eskola orduetan erabiltzea debekatuta dago. Frantziako Gobernuak uztailean onartu zuen legea, eta gaur hasi dira aplikatzen.