11 hildako izan dira EAEko errepideetan uda honetan, 2024an baino hiru gehiago
Trafikoko udako operazioetan, hamaika pertsona hil dira Euskadin ekaina eta abuztua bitartean, iazko udan baino hiru gehiago. Halere, istripu eta zauritu larri eta arinen kopuruak behera egin du.
Istripua, Muxikan. Argazkia: Bizkaiko Suhiltzaileak
Udako trafikoko operazio bereziaren ondorioz, Euskadin hamaika pertsona hil dira ekain eta abuztu bitartean, iazko udan baino hiru gehiago; istripu eta zauritu larri eta arinen kopuruak, ordea, behera egin du.
Eusko Jaurlaritzako Trafikoko zuzendariak, Estibaliz Olabarrik, udako ezbeharren balantzea aurkeztu du. Balantze horretan 1.154 istripuren berri eman da (ekainaren 26tik abuztuaren 31ra bitartekoak), 2024an baino % 6,7 gutxiago. Jaitsiera hori gorabehera, hildakoen kopuruak gora egin du, zortzi izatetik hamaika izatera.
Istripu hilgarrien kausa ohikoenak distrakzioak, alkoholaren kontsumoa eta gehiegizko abiadura dira. Faktore horiek gutxienez kasuen % 60an agertzen dira, Olabarriren arabera.
Heriotzen kopuruak gora egin badu ere, zauritu larrien kopuruak % 17,5 egin du behera, aurreko udan baino 66 pertsona gutxiago zauritu dira eta; zauritu arinen kopuruak, berriz, % 8,6 egin du behera, 572tik 523ra. 2025ean 30 pertsona hil dira EAEko errepideetan.
Trafikoko zuzendaria "oso kezkatuta" agertu da ezbehar-tasaren bilakaerarekin, eta erakundeen eta herritarrek erantzukizuna izan dezatela eskatu du. "Denok egin behar dugu lan", adierazi du, eta gogorarazi du kontrol- eta sentsibilizazio-kanpainek istripuak murrizteko funtsezko tresna izaten jarraituko dutela.
Udan, gainera, nazioarteko trafikoaren tasak gora egin du, 2,1 milioi ibilgailu baino gehiago ibili baitira Euskadin, Portugalera eta Afrika iparraldera joateko, 2024an baino % 5,5 gehiago. Hazkunde hori Biriatuko ordainlekuan eta A-8 autobidean nabaritu da batez ere, bertan izan baitira udako auto-ilara handienak.
Zure interesekoa izan daiteke
Errenteriako hilerrian izandako lapurreten eta txikizioen ustezko egilea identifikatu eta epailearen esku utzi dute
Zentolengo hilerri zaharrean gertatu ziren lapurreta eta txikizioak abuztuaren 1etik 2rako goizaldean. Orotara, egileak 181 hilobi eta horma-hilobietako elementuak lapurtu edo hondatu zituen.
Arrotxapea hegoaldeko 24 orduko eremu laranja martxan jarri da
Neurriak Iruñeko auzo horretako araututako 5.307 aparkalekuetatik 1.760 bati eragingo die, eta eremua arintzea eta bizilagunentzako aparkalekuak askatzea du helburu.
Hil egin da Morean erreskatatu zuten 25 urteko neska
25 urteko gaztea zortzi egunez egoera kritikoan egon ostean hil da. Moreako baltsatik (Beriain) atera zuten. Abuztuaren 23an erreskatatu zuten, hurrengo egunean hil zen 20 urteko mutilarekin batera. Heriotza horrekin, zortzi lagun hil dira uda honetan Nafarroako bainu-esparruetan itota.
Albiste izango dira: Ceutarako premiazko laguntza, dieselaren eta gasolinaren prezioen beherapena eta Bazka Mahaiaren bilera
Orainek gaur landuko dituen albiste nagusiak, bi hitzetan.
Urzainkiko baso-sutea berpiztu egin da
Sutea abuztuaren 14an piztu zen, eta joan den astean kontrolpean hartzea lortu zuten.
Ehunka neskatok kale gorrian jarraitzen dute Ceutan
Espainiako Gobernuak behin-behineko harrera-zentro bat zabaldu du astelehen honetan hipikarako Ceutako gunean, eta horra bideratu dituzte 320 emakume eta neskato. Hala ere, leku gehiago behar dute, eta askok hilabete daramate kalean.
Berdintasun Ministerioaren datuen arabera, 21 sexu-eraso izan dira Ceutan
Hala ere, Fiskaltzak 23 eraso zenbatu ditu, eta bederatzi biktima adingabeak direla ohartarazi du, 14 eta 17 urte bitartekoak.
Espainiako Futbol Federazioa ugalkortasun klinika batekin akordioa ixtekotan dago, jokalariek etorkizunean ama izateko aukerak izan ditzaten
Gero eta emakumezko kirolari gehiagok obozitoak atera eta gordetzeko hautua egiten dute. Europako liga eta klub askok akordioak dituzte ugalkortasun klinikekin, eta, nahi izanez gero, jokalariari aukera hori eskura jartzen diote.
Errepidea behera etorri da eta Guardia Zibilak gidari bati ateratzen lagundu dio, Sartagudan
Agenteek egiaztatu dutenez, gidaria, 67 urteko Sartagudako bizilaguna, ez da zauritu eta ez dute ospitalera eraman behar izan.
Harrera Sareak Donostiako Udalaren "jarrera erabat diskriminatzailea eta arrazista" salatu du
Elkarteak adierazi du ezin dela "elkartasuna zelatatzea, jazartzea eta zehapenekin mehatxatzea normalizatu", "laguntzea ez baita delitua".