Pedrosa: "Segregazioaren aurkako lantaldea datorren astean bilduko da, Hezkuntzaren etorkizunari buruz hausnartzeko"
"Maiatzerako prozesua amaitu eta oinarriak ezarri nahi ditugu. Hezkuntzan etorkizunari begiratu behar zaio beti, eta adostutako erabakiak hartu egin behar dira, erronka demografiko eta aldaketa sozial oso handiak baititugu Euskadin", esan du Hezkuntza sailburuak.
Begoña Pedrosa, Hezkuntza kontseilaria
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburu Begoña Pedrosak Radio Euskadiko "Boulevard"saioan adierazi duenez, Euskadin segregazioaren aurkako ituna landuko duen lantaldea datorren astean bilduko da lehen aldiz, hezkuntzaren etorkizunari buruz hausnartzeko.
"Maiatzerako prozesua amaitu eta oinarriak ezarri nahi ditugu. Hezkuntzan etorkizunari begiratu behar zaio beti, eta adostutako erabakiak hartu behar dira, erronka demografiko eta aldaketa sozial oso handiak baititugu Euskadin", esan du.
Iaz hitzartutako bide-orriak jasotzen duen bezala, itun horrek ikasleen ongizatea eta emaitza akademikoen hobekuntza bilatuko ditu. Zentzu horretan, sailburuak aurreratu du udazkenean argitaratuko dituzten emaitzak "iazkoak baino hobeak" izango direla.
Ikasturte hasiberriak ekarriko dituen berrikuntzei dagokienez, Pedrosak adierazi du neurri berriak hartuko dituztela, ikastetxeetan desburokratizazioa bultzatzeko urratsak emango direla eta baliabide gehiago jarriko dituztela hizkuntza indartzeko bidean.
"Hezkuntza Berezian gero eta premia gehiago hautematen dira, eta, horrenbestez, baliabide gehiago behar ditu sistemak, aniztasun horri erantzuteko eta kasuan-kasuan jardunbidea egokia izan dadin", gaineratu du.
Azpimarratu duenez, ikasgeletan geroz eta ikasle gutxiago dauden arren, haur asko ari dira heltzen beste herrialde batzuetatik. "2020-2021eko ikasturtean zehar 2.500 ikasle iritsi ziren; eta 2024-2025ekoan, berriz, ia 8.000".
Zure interesekoa izan daiteke
Irailean Euskal Herriaz gozatzeko hamar plan
Jaiak, estropadak, zinema- eta dantza-jaialdiak, kontzertuak eta mahats-bilketa. Iraila proposamenez betetako hilabetea da Euskal Herrian.
Urzainkiko baso-sutea berpiztu egin da
Sutea abuztuaren 14an piztu zen, eta joan den astean kontrolpean hartzea lortu zuten.
Ehunka neskatok kale gorrian jarraitzen dute Ceutan
Espainiako Gobernuak behin-behineko harrera-zentro bat zabaldu du astelehen honetan Ceutako hipikan, eta horra bideratu dituzte 320 emakume eta neskato. Hala ere, leku gehiago behar dute, eta askok kalean jarraitzen dute, duela hilabetetik.
Berdintasun Ministerioaren datuen arabera, 21 sexu-eraso izan dira Ceutan
Hala ere, Fiskaltzak 23 eraso zenbatu ditu, eta bederatzi biktima adingabeak direla ohartarazi du, 14 eta 17 urte bitartekoak.
Espainiako Futbol Federazioa akordio bat ixtear da ugalkortasun klinika batekin, jokalariek etorkizunean ama izateko aukerak izan ditzaten
Gero eta gehiago dira obozitoak atera eta gordetzeko hautua egiten duten emakumezko kirolariak. Europako liga eta klub askok akordioak dituzte ugalkortasun klinikekin eta hala nahi duen jokalariari aukera hori eskura jartzen diote.
Guardia Zibilak furgoneta baten gidariari lagundu behar izan dio Sartagudan, errepidea hondoratu ostean
Agenteek egiaztatu dutenez, gidaria, 67 urteko Sartagudako bizilaguna, ez da zauritu eta ez dute ospitalera eraman behar izan.
Harrera Sareak Donostiako Udalaren "jarrera erabat diskriminatzailea eta arrazista" salatu du
Elkarteak adierazi du ezin dela "elkartasuna zelatatzea, jazartzea eta zehapenekin mehatxatzea normalizatu", "laguntzea ez baita delitua".
Nafarroan harrera zentro batetik atxikitako sei urteko mutil bat erreskatatu dute
Foruzaingoak haurraren bi senide atxilotu ditu eta beste hiru pertsona ikertzen ari da, autoz egindako ihesaldi arriskutsu baten ondorioz.
Gizon bat atxilotu dute Tuteran, seme-alaba adingabeen aurrean emazteari eraso egiteagatik
Igandean hartu zuten atxilo, 01:00a aldera. Emakumeari larrialdietara lagundu zioten foruzainek, eta etxera itzuli zen ordu batzuk geroago; gizona, berriz, polizia-etxera eraman zuten.
Hiru egunetan desmuntatuko dituzte konpartsek Aste Nagusiko txosnak
Atzo, igandea, amaitu ziren Bilboko jaiak eta datorren irailaren 3a baino lehen dena batuta egongo da.