ATENTATUA ISTANBULEN
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bilbo-Istanbul eta Istanbul-Bilbo hegaldietan, aldaketarik ez

Istanbulen, atzo, izandako atentatuak ez du eraginik izan Loiuko aireportuan, eta Turkish Airlines hegazkin-konpainiak iragarrita zituen hegaldiei eutsi die.
aeropuerto bilbao loiu paloma aireportu avion hegazkina viento haizea

Turkiarako hegaldiak eta handik Bilbora datozenak bere horretan mantendu ditu Turkish Airlies hegazkin-konpainiak, Bilboko Aireportuan. Atzo, Istanbul astindu zuen atentatu suizidak, beraz, ez du eraginik izan Loiuko aireportuan, eta Bilbon lurreratzeko eta aireratzeko iragarrita zeuden hegaldietan ez da aldaketarik izan.

Hala, ondo bidean, arratsaldean, 16:00ak inguruan, iritsiko da Loiura Istanbuletik aterako den hegaldi bat, eta ordubete beranduago, 17:00etan,  Bilbotik Turkiako hiriburura bidean aterako da beste bat, Bilboko Aireportuak eitb.eus-i jakinarazi dionez.

Astero, Bilbo-Istanbul eta Istanbul-Bilbo bidea egiten duten hiru-lau hegaldi hartzen ditu Loiuko Aireportuak, Turkish Airlinesen eskutik.

Turkish Airlines konpainiak bere web orrian du hegaldiei buruzko informazio gaurkotua.

Zure interesekoa izan daiteke

SAN SEBASTIÁN, 15/09/2025.- Primera jornada del juicio presidido por el juez, Augusto Maeso (d), celebrado este lunes en la Audiencia Provincial de Gipuzkoa contra el masajista donostiarra acusado de agredir sexualmente a tres adolescentes .EFE/Juan Herrero
18:00 - 20:00
Zuzenean
Duela  min.

Hiru adingaberi sexu-erasoak egin zizkien masajistari 26 urteko kartzela-zigorra ezarri diote

Gipuzkoako Auzitegiak jada agindu du gizona espetxeratzea. 14 urteko kartzela-zigorra ezarri dio 16 urtetik beherako adingabeei egindako bi sexu-eraso delituengatik (zazpi urte, biktima bakoitzeko), 10 urtekoa, 16 urtetik beherakoari egindako sexu-eraso jarraituagatik, eta, bi urtekoa, haurren sexu-ziberjazarpenagatik. Gainera, beste neurri batzuen artean, espetxetik ateratzen denean 17 urte egin beharko ditu zaintzapeko askatasunean, eta, orotara 40.000 euroko kalte-ordaina eman beharko die hiru biktimei.

Gehiago kargatu
Publizitatea
X