zazpi atxilotu
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ertzaintzako agente ohia da haur pornografia sarean atxilotuetako bat

Orain dela urte batzuk alde egin zuen Ertzaintzatik, eta aurrekariak ditu pedofilia delituekin lotuta. 80 adingabe pornografia ekoiztera behartzea leporatzen diete atxilotuei, besteak beste.
Argazkia: Guardia Zibila
Argazkia: Guardia Zibila

Ertzaintzako agente ohi bat da haur pornografia sarean atxilotuetako pertsona bat. Gainera, aurrekariak ditu pedofilia delituekin lotuta. Operazioaren bidez, haur pornografia ekoitzi eta banatzen zuen sare bat desegin dute, Efek kontsultatu dituen zenbait iturriren arabera.

Esquadra Mossoek eta Guardia Zibilak zazpi pertsona atxilotu dituzte, horietako bat Barakaldon (Bizkaia), bi polizia-taldeek egindako operazio batean, eta atxilotuei 80 bat adingaberi haur-pornografia egitera behartzera -15 urtetan- eta milioi bat artxibo baino gehiago mundu osoan zehar banatzea leporatu diete.

Atxilotuen artean ei dago desegin duten sare horretako burua, zeinari 13 urteko zortzi pertsonari sexu abusuak egitea ere leporatzen dioten.

2015eko maiatzaren 29an Esquadra Mossoek hiru pertsona atxilotu zituzten Tortosako etxebizitza batean eta bertan haur pornografiako artxibo mordoa ere atzeman zituzten. Epaileak kartzelara bidali zituen hiru atxilotuak. Aurten, berriz, uztailaren 7an eta 25a bitartean beste lau pertsona atxilotu zituzten Cubellesen (Bartzelona), Valentzian, Xabian eta Barakaldon. Lau atxilotuetako hiruk antzeko delituengatik aurrekariak zituzten eta laurak behin-behinean kartzelara bidali ditu epaileak.

Sareak zabaltzen zituen haur pornografiako eduki gehienak taldeak berak ekoizten zituen, eta adingabeak gizarte bazterketako arriskuan zeuden eta Bartzelonan, Tortosan (Tarragona), Valentzian eta Marokon bizi ziren.

Gainera, sareak haur pornografiako irudi gehiago ekoiztu eta lortu zituen 2000 eta 2015 urteen artean Sri Landa, Tunisia, Kanbodia, Laos, Thailandia, Singapur, Txekiar Errepublika, Kenya, Frantzia, Java eta Balira egindako bidaietan.

Esquadra Mossoek eta Guardia Zibilak egiaztatu ahal izan dutenez, gutxienez 80 biktima izan dira eta horietako 29 identifikatu ahal izan dituzte.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bingen Zupiria: “Kezka handia dago cannabisaren banalizazioagatik; gogoeta zabaldu beharko genuke, bere garaian heroinarekin egin bezala”

Bingen Zupiria Segurtasun sailburua Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan izan da, eta, besteak beste, cannabisaren kontsumoaz galdetu diote, azken EITB Dataren datuen harira. Azaldu duenez, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saila egiten ari den Basque Segurtasun Foroan etengabe agertzen ari da cannabisaren kontsumoaren inguruko kezka: “Udalerri guztietan atera da gaia”. Zupiriak esan duenez, kezka oso handia sumatu dute, alkate askoren aldetik, “kontsumoagatik” eta “batez ere cannabisaren kontsumoa erabat banalizatu” delako. “Egin behar dugun Segurtasun Planaren gaietako bat izan beharko du gai honek. Honi buruzko gogoeta bat zabaltzea merezi du, bere garaian heroinaren inguruan egin zen bezala”, adierazi du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X