Albiste izango dira: EITB Data cannabisaren legeztatzeari buruz, Irango su-etenaren luzapena eta hizkuntza eskakizunen inguruko desadostasunak
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2026ko apirilaren 22an, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- EITB Data cannabisaren legeztatzeari buruz: Cannabisa legeztatzearen aldeko jarrerak behera egin du euskal gizartean: ia 30 puntu 20 urtean. 2004an, esaterako, gehien-gehienak cannabisa legeztatzearen alde agertzen ziren: % 76 ‘nahiko ados’ edo ‘oso ados’ zeuden. 2023an, berriz, herritarren % 53 aukera horren aurka agertzen ziren (‘nahiko desados’ edo ‘oso desados').
- Ekialde Hurbileko azken ordua: Donald Trump AEBko presidenteak asteazkenean amaitu behar zen su-etena luzatzea erabaki du, Iranek akordiorako proposamena aurkeztu arte. Etxe Zuriko maizterrak Pakistango agintariek eskatuta hartu du erabakia, Irango Gobernuak Islamabaden aurreikusitako elkarrizketen aurrean "proposamen bateratu bat aurkezteko" aukera izan dezan. Iranek Ekialde Hurbileko herrialdeei ohartarazi die "beren lurraldea eta instalazioak etsaien zerbitzura erabiltzen badira agur esan beharko diotela Ekialde Hurbileko petrolio ekoizpenari".
- Hizkuntza eskakizunen inguruko desadostasunak: PSE-EEk atea itxi dio lanpostu publikoetan euskara blindatzeko EAJrekin akordioa lortzeari, jeltzaleen proposamenak eskubide urraketa ekar dezakeela iritzita. EAJk, bere aldetik, penaz hartu du PSE-EEren jarrera, eta esan du “albiste txarra” dela, “bai herriarentzat, bai euskararentzat”.
Zure interesekoa izan daiteke
Abenduaren erdialdean irekiko dute Bilboko Zabalguneko aparkalekua, 549 plazarekin
Santurtziko alkateak "onartezintzat" jo ditu Anderren atxiloketaren irudiak
Zer neurri proposatzen ditu KIDS Legeak adingabeak Interneten babesteko?
SOS-Deiak larrialdi zerbitzua ordu erdi etenda egon da sistemako akats baten ondorioz
Ezkontza kopurua % 8,4 gutxitu da Euskadin urteko lehen hiruhilekoan
Gizon bat atxilotu dute Bilbon, ibilgailuak erregistratzeko eta delituak egiteko mutil baten identitatea usurpatzeagatik
Euriteek gutxienez hildako bat utzi dute Katalunian
Bengoetxea: "Epaia sakon aztertuko dugu helegitea aurkeztu edo ez erabakitzeko eta moldatzen ari garen dekretua hobetzeko"
Oporrak baimenik gabe 17 egunez luzatu zituen langilearen kaleratzea berretsi egin du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak