Ustezko iruzurra
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ertzain bat eta bikotekide ohia ikertzen ari dira iruzur bat argitzeko

Ertzaintzaren ustez, emakumeak Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta (DBE) kobratu ahal izateko dibortziatu ziren, eta ia 40.000 euro kobratu dituzte lau urtean.

Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta (DBE) jasotzeko iruzur egin dutelakoan, Ertzaintzako agente bat eta horren bikotekide ohia ikertzen ari dira, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak baieztatu duenez.

Baliabide ekonomiko nahikoa ez duten pertsonei ematen zaien diru-laguntza hori Lanbide euskal enplegu zerbitzuak kudeatzen du 2012tik. Duela aste batzuk jaso zuen Lanbidek horren berri, Ertzaintzak berak txosten bat bidali zionean, El Correo egunkariaren arabera.

Oraindik ikertzen ari diren ertzain horren emazte ohia langabezian zegoen eta, Ertzaintzaren ustez, hilero 700 euroko diru-laguntza jasotzeko dibortziatu ziren. Dibortziatu ondoren, baina, agenteak Bilbon duen etxebizitza batean elkarrekin bizitzen jarraitu zuten biek, Ertzaintzaren arabera, nahiz eta agentea Barakaldoko etxebizitza batean bizi den ofizialki, bertan baitago erroldatua ordutik. Ertzaintzak egun eta ordu ezberdinetan baieztatu ahal izan zuenez, baina, agentearen "ohiko etxea" Bilbokoa da.

Ikerketa horren bidez jakin dutenez, guztira ia 40.000 euro jaso ditu bikoteak horrela azken lau urteotan. Enplegu Sailaren mendeko erakunde horren esanetan, baina, 2003 eta 2011 bitartean ere jaso zituen bikoteak diru-laguntzak, Bizkaiko Foru Aldundiak egindako ikerketa baten ondorioz diru-iturri hori kendu zioten arte.

Zure interesekoa izan daiteke

Eider Gotxi Guggenheim Urdaibai Stop
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eider Gotxi (Guggenheim Urdaibai Stop): "Herritarron lanari esker lortu da Guggenheim Urdaibai proiektua bertan behera geratzea"

Guggenheim Urdaibai egitasmoa behin betiko bertan behera gelditu eta biharamunean, erakundeen jarrera "zurrun eta inposatzailearen aurrean" herria garaile atera dela azpimarratu du Eider Gotxi Guggenheim Urdaibai Stop plataformaren bozeramaileak. Garaipena jai giroan ospatzeko otsailaren 7rako Gernikan antolatu duten ospakizunean parte hartzeko deia egin die herritarrei. Bestalde, Gotxik ohartarazi du plataformaren bidea ez dela bukatzen eta ontziola Muruetatik ateratzea izango dela hurrengo erronka. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X