Polizia operazioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bilbon eta Asturiasen droga saltzen zuen sare bat desegin du Poliziak

Hamabost pertsona atxilotu ditu Espainiako Poliziak, Bilbo, Gijon eta Oviedoko hainbat taberna eta lokaletan drogak banatzea leporatuta.
Bilbo eta Asturiasko lokaletan droga saltzen zuen sare bat desegin du Poliziak. Argazkia: policia.es
Bilbo eta Asturiasko lokaletan droga saltzen zuen sare bat desegin du Poliziak. Argazkia: policia.es

Bilbo, Gijon eta Oviedoko hainbat taberna eta lokaletan drogak saltzen zituen sare bateko hamabost kideak atxilotu ditu Espainiako Poliziak. Miaketetan, 4.416 gramo haxix eta 99 gramo kokaina, eta 6.551 euro, bost ibilgailu eta 28 telefono mugikor konfiskatu dizkiete.

Poliziaren iturriek jakitera eman dutenez, Gijongo polizia-etxe batean informazio anonimo bat jaso ostean hasi zuten ikerketa. Horrez gain, taberna batzuetan haxixa saltzen zutela salatu zuten horien inguruan bizi diren herritar batzuek.

Atxilotuek Marokon biltzen zuten droga guztia, eta hainbat ibilgailu erabiltzen zituzten Bilbora eramateko. Noizean behin, sare horretako kide batek Gijonera eramaten zuen droga, bertako hainbat taberna eta lokaletan saltzeko. Poliziaren arabera, sare horrekin lotura zuten zerbitzariek hartzen zuten ardura hori.

Ikertzaileek aste ugari eman zituzten taberna eta lokal horietan sartzen eta irteten ziren pertsonak zaintzen, baina arreta berezia jarri zieten ezer kontsumitu barik irteten ziren bezeroei.

Atxilotutako pertsonen etxebizitza eta lokaletan egin dituzten miaketetan, haxixa eta kokaina atzeman dituzte. Halaber, zehaztasun handiko baskula bat ere aurkitu dute, droga pisatzeko erabiltzen zutena. Konfiskatu dieten droga gehiena, baina, trasteleku batean aurkitu dute, bertan pilatuta zeuden gurpil batzuen artean ezkutatuta.

Taldeko buruzagiari dagokionez, aurretik ere atxilotu dute, osasun publikoaren aurkako delituak egotzita, Poliziaren arabera. Gainerako atxilotuek ere, aurrekari polizialak dituzte, baina ondasunen kontrako delituak egin dituztelako.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X