Vatikanoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Aita santuak Mallorcako gotzaina kargutik kendu du

Emakume batekin harremana eduki izana leporatzen diote, nahiz eta berak behin eta berriro ukatu. Oraingoz, Bartzelonako gotzainaren laguntzaileak hartuko du bere tokia.
Frantzisko aita santua artxiboko argazki batean. EFE
Frantzisko aita santua artxiboko argazki batean. EFE

Frantzisko aita santuak Javier Salinas Mallorcako gotzaina kargutik kendu du, ustez, haren idazkariarekin harremana izan ostean. Hala adierazi du gaur  Vatikanoko prentsa bulegoak. Aurrerantzean, Valentziako gotzainaren laguntzailea izango da.

Sebastia Taltavull mallorcarrak, orain arte Bartzelonako gotzainaren laguntzailea izan denak, hartuko du gotzain berri bat izendatu arte bere tokia.

Gotzainaren kolaboratzaile batek Javier Salinasek emakume batekin bikote harremana zuela salatu zuen 2012. urtean. Dena den, orain arte Mallorcako gotzaina izan denak behin eta berriro ukatu du.

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk adierazi du CCOOko kide batzuek euskaldunen hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk  adierazi du bat datorrela AEKrekin, Korrikaren antolatzailearekin, eta babestu egin du CCOOren zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu die CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzen ez uzteko erabakia hartu izana.

KORRIKA 22 2022 AEK HITZEKIN
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

CCOO Korrikatik kanpo geratu da, AEK-k erabaki baitu sindikatuak ez duela lekukoa eramango, "euskararen aurkako jarrerak sustatzen" dituelakoan

Ohar baten bidez, AEK-k argitu duenez, AEKren Nazio Kontseilua CCOO Euskadiko ordezkariekin bildu zen astelehenean, eta Argia aldizkariak argitaratutako informazioari "sinesgarritasun osoa" emanda, CCOOko kideei jakinarazi zieten "bateraezinak" zirela "euskararen aurkako jardunbide horiek sustatzea eta Korrikan lekukoa eramatea".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X