SUTEAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bost hektarea baso kiskali ditu Labrazako suteak

Atzo piztu zen sua, 20:15 inguruan, Labrazako mendi inguruan, Nafarroako mugatik gertu. 01:00erako suhiltzaileek kontrolpean zuten.

Sutea piztu zen atzo iluntzean Arabako Labraza herrian, mendi eremuan. Hainbat hektarea kiskali ditu suak, baina, dagoeneko, kontrolpean dute.

Nafarroako mugatik gertu piztu zen sua, eta Foru Erkidegoko 50 bat suhiltzailek ere parte hartu dute itzaltze lanetan.

Segurtasun Sailak ikerketa abiatu du, sua nola piztu zen argitzeko. Bost hektareako lursaila kiskali du suak.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X