Indarkeria matxista
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kartzelatu egin dute Burgosen emazte ohia hil duen gizon gasteiztarra

Iñaki Gonzalezek aitortu egin du emazte ohia, Yolanda Pascual, hil izana.
Burgos hilketa matxista. EFE
Burgos hilketa matxista. EFE

Burgosko epaile batek kartzelatu egin du Iñaki Gonzalez 62 urteko gasteiztarra, emazte ohia hiltzeagatik. Gizonak aitortu egin du emakumea hil izana, Gaztela eta Leongo Justizia Auzitegiak jakinarazi duenez.

Hain zuzen ere, Emakumeen aurkako Indarkeriari buruzko Epaitegiak behin-behineko espetxealdi komunikatua eta bermerik gabekoa ezarri dio, hilketa delitu bat egotzita. Ikerketa sekretua da.

Gizona emakumea hil eta berehala atxilotu zuten, krimenaren lekutik gertu.

Biktimak eta hiltzaileak 17 urteko alaba bat zuten, eta, hain justu, atzo epailearenera joan behar zuten, adingabearen zaintza hizpide.

Biktima Yolanda Pascual da, 60 urtekoa, eta El Mundo-El Correo de Burgos egunkariko kazetaria.

Senar ohiak aitortu egin du hiltzailea dela, bai Espainiako Poliziaren aurrean lehenengo, bai epaitegian ondoren.

87 feminizidio Estatuan

Aurten 87 emakume hil dituzte Espainiako Estatuan, feminicidio.net webgunearen balantzearen arabera.

Nolanahi ere, emakume horietako 50 ez daude aitortuta indarkeria matxistaren biktima gisa. Izan ere, genero indarkeriaren legeak bikotekideek edo bikotekide ohiek hildako emakumeak baino ez ditu aintzatesten biktima gisa.

 

____________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

uzten fakturan.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk adierazi du CCOOko kide batzuek euskaldunen hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk  adierazi du bat datorrela AEKrekin, Korrikaren antolatzailearekin, eta babestu egin du CCOOren zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu die CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzen ez uzteko erabakia hartu izana.

KORRIKA 22 2022 AEK HITZEKIN
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

CCOO Korrikatik kanpo geratu da, AEK-k erabaki baitu sindikatuak ez duela lekukoa eramango, "euskararen aurkako jarrerak sustatzen" dituelakoan

Ohar baten bidez, AEK-k argitu duenez, AEKren Nazio Kontseilua CCOO Euskadiko ordezkariekin bildu zen astelehenean, eta Argia aldizkariak argitaratutako informazioari "sinesgarritasun osoa" emanda, CCOOko kideei jakinarazi zieten "bateraezinak" zirela "euskararen aurkako jardunbide horiek sustatzea eta Korrikan lekukoa eramatea".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X