Euskararen Nazioarteko Eguna
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Euskarari 'hegoak emateko' beharra nabarmendu dute eragile politikoek

Guggenheim museoan egin duten ekitaldi instituzionalean, 'bultzada bat emateko eguna' dela esan dute, 'oraindik berdintasun sozialetik urrun dagoelako'.
18:00 - 20:00
Euskararen alde lan egiteko jarraitzeko konpromisoa berretsi dute

Ekitaldi instituzionala egin dute Bilboko Guggenheim Museoan, Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta, larunbat honetan. Bertan, euskal erakundeen eta eragileen ordezkaritza zabala izan da: EAEko erakundeak (Eusko Jaurlaritza, aldundiak eta udalak), alderdi politikoak, komunikabideak, gizarte eragileak, enpresak, sindikatuak, finantza-erakundeak, unibertsitateak, kirol taldeak...

Hizkuntza Politikaren alorraz arduratzen den Herri Aginteak Koordinatzeko Batzordeak (Hakoba) antolatu du ekitaldia, eta Bingen Zupiria  Kultura eta Hizkuntza Politika sailburuak egin ditu anfitrioi lanak. Hakobaren barruan daude Eusko Jaurlaritza, hiru aldundiak, EAEko hiru hiriburuak eta EUDEL eta UEMAk.

"Zer egin dezaket nik euskararen alde?" Horixe da 2016ko Euskararen Eguneko adierazpen bateratuak egindako galdera. Norberak hizkuntzaren alde asko egin dezakeela sinetsita, konpromiso pertsonalerako deia egin dute; ia 700 atxikimendu jaso ditu aldarriak, inoiz baino gehiago.

Aipatu adierazpena ekitaldian zehar proiektatu dute, eta azken hamarkadetan euskarak izan duen eboluzio positiboan du bere oinarria. Bertan jasotzen denez, Euskararen Eguna "indarra hartzeko eguna da"; izan ere, "oraindik urruti" baitago Euskadiko beste hizkuntza ofiziala den gaztelaniarekiko "gizarte parekotasunetik".

Horrenbestez, "gizarte" parekotasuna erdiestea ezarri dute helburutzat, eta euskara indartsu eta osasuntsu bizi dadila bere lurralde guztietan"

Euskara indartzeko konpromisoa

Adierazpena sinatu dutenek "euskara nahiz hizkuntza-elkarbizitza sendotzeko konpromisoa" hartu dute, "nork bere neurrikoa, nork bere ahalaren araberakoa". Konpromiso hori dela-eta sortu da "Zer egin dezaket nik euskararen alde?" leloa.

Galdera horri erantzun diote, besteak beste, Confebaskeko ordezkariak, Euskadiko CCOO eta UGT sindikatuetako idazkari nagusiak (Unai Sordo eta Raul Arza), Josu Urrutia Athleticeko presidentea eta EHU, Deusto eta Mondragon unibertsitateetako arduradunak.

Eusko Jaurlaritzako beste hainbat sailburu ere izan dira ekitaldian: Josu Erkoreka, Pedro Azpiazu, Jon Darpon, Cristina Uriarte, Arantxa Tapia eta Alfredo Retortillo sozialista. Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusia, Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko presidentea eta Ana Otaduy Bizkaiko Batzar Nagusietako presidentea ere izan dira bertan.

Alderdi politikoetako ordezkariek ere hartu dute parte, eta bertan egon dira Itxaso Atutxa (PNV), Maddalen Iriarte (EH Bildu), Nagua Alba (Podemos), Jon Azkue (PSE-EE), Laura Garrido (PP) eta Isabel Salud (Ezker Anitza-IU).

Ekitaldi instituzional bateratu horrekin batera, beste hainbat ospakizun-jarduera egin dira Euskararen Egunean, horren lekuko zanik Gasteizko Udalak gaur egindakoa (Bilbo eta Donostiako udalek ostiralez egin zituzten bereak).

Horrez gain, euskarak badu gaur beste hitzordu garrantzitsu bat Durangoko Azokaren bigarren egunarekin.

Jaurlaritzak "adostasun handiagoa" bilatuko du

"Euskararen Nazioarteko Egun honek ospakizun kutsua izatea nahiko nuke, zer ospatu asko daukagulako. Euskara bizirik ikusi eta entzutea ospatzekoa da", esan du Bingen Zupiriak Kultura sailburuak bere mintzaldian. Transmisio bide berriak aurkitu direla ikustea ospatzekoa dela nabarmendu du, eta euskal hizkuntza sistemak erronka horretan izan duen eragina ezinbestekoa izan dela gaineratu du, baita euskaltegiena ere.

Hobetu beharreko gauzak baldin badaude ere, orokorrean, Zupiria pozik azaldu da. Halaber, hizkuntza politikaren inguruan, herri erakundeen aho bateko babesa jasotzeko asmoz, hizkuntza politika eraginkorragoa egingo dutela ziurtatu du. "Euskara gero eta biziagoa eta gero eta erabilgarriagoa izan dadin, euskararen "agenda estrategiko berria" adosteko konpromisoa hartu dute. "Nafarroako Gobernuarekin eta Iparraldearekin egiten ari garen lana sendotu" egingo dutela gaineratu du.

"Zorionak euskarak aurrera egin dezan hizkuntza aniztasunari euskararen oparia egiten diozuen hiztun guztioi, bihotzetik ezpainera eramaten duzuen guztioi", esanez amaitu du hitzaldia Zupiriak.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk berretsi du CCOOko kide batzuek euskaldunen kontrako hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk babes osoa adierazi dio AEKri, Korrikaren antolatzaileari, eta CCOOko zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia babestu du. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu dio CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzeko erabakia hartu izana.

(Foto de ARCHIVO)

Varios atletas durante el inicio de la Korrika, en la Plaza de San Juan, a 14 de marzo de 2024, en Irún, Guipúzcoa, País Vasco (España). La Korrika celebra su XXIII edición comenzando hoy, 14 de marzo, en Irún (Guipúzcoa ) y acabando el 24 de marzo en Baiona (Pontevedra). Bajo el lema 'Harro Herri', esta carrera muestra su apoyo al euskera y homenajea este año al colectivo Azterketak Euskaraz.



Unanue / Europa Press

14 MARZO 2024;CARRERA;KORRIKA;EUSKERA;EUSKADI;

14/3/2024
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ane Elordi: “Ez dugu bateragarri ikusten CCOOren jardunbidea eta 'Euskara gara' aterkipean egingo dugun Korrikan parte hartzea”

Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileen ustez. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X