'Danbor bat, euro bat', errefuxiatuei laguntzeko danborrada
Donostiako danborradak alderik solidarioena erakutsiko du Batasun Artesanoaren eskutik, izan ere, ibilbide tradizionalean parte hartuko duen pertsona bakoitzak “Zaporeak” gobernuz kanpoko erakundeari (GKE) euro bat ematea proposatu du, Chios Greziako uharteko errufuxiatuei jaten emateko.
Javier Martinez Batasun Artesanoko presidenteak, Pello Amiano “Zaporeak” erakundeko arduradunak eta Eneko Goia Donostiako alkateak aurkeztu dute ideia, asteazken honetan. Alkateak azaldu duenez, "Intxaurrondotik Wukrora Elkartea" GKEk jasoko ditu Gipuzkoako hiriburuan radar mugikorretik jarritako zigorretatik jasotzen diren diru-sarrerak.
Batasun Artesanoak iaz bazkari soldario bat antolatu zuen, “Zaporeaki laguntza emateko”, eta aurten danborradan parte hartzen duten 18.000 pertsona inguruk euro bat jartzeak ekarpen handia egingo lukeela uste du. GKE urtarrilean hasi zen Chioseko uhartera iristen diren errefuxiatuei janaria prestatzeko laguntza humanitarioa ematen.
Datorren abenduaren 15ean Batasun Artesanoa elkarteekin, ikastetxeekin eta taldeekin bilduko da egoitzan, zehaztapenak azaltzeko.
Pello Amianok esan duenez, erakundeak hilean 80.000 euroko aurrekontua du, eta donostiarrek Chion lan egiten duten boluntarioenganako duten elkartasuna baloratu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Europak bi euroko tasa ezarri die EBtik kanpo erositako paketeei
Eusko Jaurlaritzako Gazteria zuzendariak uste du jarrera erradikalizatuak gutxiengoa direla
Euskal hiriburuetako saltokiek egurrezko oholak kendu dituzte, gaua istilurik gabe igaro ondoren
2.200 pertsona baino gehiago identifikatu dituzte Bartzelonan, Blocusen deialdiak tarteko