Donostian
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hizkuntza-eskubideak bermatzeko 185 neurri aurkeztu dituzte

'Donostiako Protokoloan' 185 neurri proposatu dituzte, hizkuntzak errespetatu eta aniztasuna egoki kudeatu ahal izateko.
Hizkuntza-Eskubideak Bermatzeko Protokoloa aurkeztu dute Donostian. ArgazkiaÇ: EFE
Hizkuntza-Eskubideak Bermatzeko Protokoloa aurkeztu dute Donostian. ArgazkiaÇ: EFE

Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloak edo Donostiako Protokoloak 185 neurri proposatu ditu, hizkuntzak errespetatu eta hizkuntza-aniztasuna egoki kudeatzeko. Europan hizkuntza gutxituak errekuperatzeko lan egiten duten dozenaka agentek adostutako testua da.

Larunbat goizean aurkeztu dute ekimena Donostian, Kursaal Jauregian, eta ordezkari sozial, politiko eta instituzional ugarik parte hartu dute. Europako Kultura Hiriburutzaren baitan garatuta, Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak eta Donostia 2016 Fundazioak sustatu dute.

Musika- eta dantza-emanaldiak eskaini dituzte ekitaldian, eta hizkuntza-eskubideen alde jarduten duten zenbait agentek hartu dute parte: Aureli Argemi eta Maria do Pilar Garcia, besteak beste. Biek Hizkuntza Eskubideek Bartzelonako Adierazpen Unibertsalaren prozesuan lan egin zuten, orain dela 20 urte. Lan hori izan da Donostiako Protokoloaren aurretikoa.

Azken urteotan "gutxitutako hizkuntzen egoera aldatzeko eta hizkuntza-komunitateen artean berdintasuna eraikitzeko tresna egitea" helburu izan duen akordio-prozeduraren ondorioa da gaur aurkeztutako protokoloa. Dokumentua nazioarteko foro eta erakundeetara bidaliko dute, hizkuntza-aniztasunaren aldeko konpromisoa arautzeko tresna gisa erabiltzeko.

9 artikulu bildu dituzte Protokoloan

Donostiako Protokoloan 9 artikulu bildu dituzte, eta besteak beste, hizkuntza-eskubideak oinarrizkoak direla berretsi dute. Hori dela eta, horiek bermatzeak "lehentasuna izan behar duela" azpimarratu dute, "gizarte demokratikoagoa hezurmamitzeko".

Gainera, hiru xede nagusi dituztela adierazi dute aurkezpenean. Batetik, hizkuntza-aniztasunaren bermea eta hizkuntzen garapena ziurtatzea bakea eta elkarbizitza lortzeko beharrezko oinarriak direla aldarrikatu nahi dute. Bestetik, hizkuntza-berdintasuna eta gutxitutako hizkuntzak garatzeko tresna eraginkorra sortzea dute xede. Azkenik, hizkuntza-komunitateak prozesuan subjektu gisa aurkeztea lortu nahi dute, eta gizarteak berma dezala bidezko kudeaketa.

Zure interesekoa izan daiteke

Amaia Zabarte senarrarekin eta abokatuarekin
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Kasua artxibatu ostean, Justizian sinestea zaila egiten zaiela deitoratu du Amaya Zabarteren senarrak

Epaileak Amaia Zabarteren kasua artxibatzea erabaki zuen atzo, eta familiak helegitea jarri du gaur. Haren bikotekideak, Joseba Novoak, haserre eta minduta daudela dio. Deitoratu du epaileak ertzainen bertsioa bakarrik izan duela kontuan, lekukoek ziotena eta frogak alde batera utzita. Kasua auzitegi probintzialera iristen denean jarri du itxaropena, orduan espero baitu benetako justizia iristea.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eder Perez (BFF): "Epaileen aurkako indarkeria desagertu egin behar da, eta epaileen batzordeak hartzen dituen erabakien alde gaude, % 100ean"

Bizkaiko Futbol Federazioaren presidenteak argi adierazi du "epaileak babestea" dela lehentasuna. Basaurin izandako gertaera jakin horrez gain, egoerari modu orokorrean begiratu eta epaileen kontrako indarkeriarekin amaitu beharra dagoela esan du. Haren hitzetan, Federazioak eta futbolaren egitura osoak lan egin beharko dute horretarako. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X