SUTEA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Lau pertsona ospitaleratu dituzte Lizarran, kea arnastuta

Foruzaingoak jakitera eman duenez, atzo izan zen sutea, 22:27 inguruan, Lizarrako Fray Diego kaleko etxebizitza batean.

Sutea piztu zen atzo iluntzean Lizarrako etxebizitza batean, eta ondorioz, lau pertsona Garcia Orkoyen Ospitalera eraman zituzten, kea arnastuta.

Foruzaingoak jakitera eman duenez, 22:27 inguruan piztu zen sua, Lizarrako Fray Diego kaleko etxebizitza batean.

Eraikineko bizilagun denak kanpora atera zituzten, sutea kontrolpean izan arte.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X