Zirkulazio istripua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizon bat hil da Olaberrian, ibilgailuarekin amilduta

Istripua GI-3560 errepidean gertatu da, Lazkaora bidean.

Gizon bat hil da gaur Olaberrian, gidatzen zuen ibilgailua bidetik irten eta amildegi batetik behera erorita, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Ibilgailua eta gizonezkoaren gorpua 14:10ak aldera topatu dituzte GI-3560 errepideko 3. kilometroan, Lazkaora bidean. Gorpua ibilgailuaren kanpoaldean aurkitu dute; antza denez, talkaren ondorioz airean irten da.

Ertzaintzak ikerketa abiatu du istripuaren nondik norakoak argitzeko.

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk adierazi du CCOOko kide batzuek euskaldunen hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk  adierazi du bat datorrela AEKrekin, Korrikaren antolatzailearekin, eta babestu egin du CCOOren zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu die CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzen ez uzteko erabakia hartu izana.

KORRIKA 22 2022 AEK HITZEKIN
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

CCOO Korrikatik kanpo geratu da, AEK-k erabaki baitu sindikatuak ez duela lekukoa eramango, "euskararen aurkako jarrerak sustatzen" dituelakoan

Ohar baten bidez, AEK-k argitu duenez, AEKren Nazio Kontseilua CCOO Euskadiko ordezkariekin bildu zen astelehenean, eta Argia aldizkariak argitaratutako informazioari "sinesgarritasun osoa" emanda, CCOOko kideei jakinarazi zieten "bateraezinak" zirela "euskararen aurkako jardunbide horiek sustatzea eta Korrikan lekukoa eramatea".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X