Chrysallis elkartearen kanpainako irudia zentsuratu du Facebookek
Chrysallis Euskal Herria elkarteak adingabe transexualen inguruan egin duen kanpainaren irudia zentsuratu du Facebookek, elkarteak sare sozial honetan duen orrialdean salatu duenez.
Zentsuratutako irudian lau ume ageri dira, biluzik. Horietako bat zakila duen neska da, eta beste bat, bulba duen mutila. Hain justu, hori da kanpainaren leloa: "Badira zakila duten neskak eta bulba duten mutilak. Horrelaxe da!". Kanpainaren helburua haur transexualen errealitatea gizarteari ezagutzera ematea da. Gizartearen onarpenak duen garrantzia nabarmendu dute arduradunek, "ulermen horren menpe dagoelako euren bizitza kalitatea eta zoriontasuna".
Kartelak prentsa idatzian eta autobus eta metroko markesinetan daude ikusgai, astearte honetatik.
Facebookeko erabiltzaileek zentsura salatu dute, eta animoak eman dizkiote elkarteari lanean jarrai dezan.
p>
Zure interesekoa izan daiteke
65 urtetik gorakoen artean alkohol eta psikofarmakoen kontsumo handiaz ohartarazi du Eusko Jaurlaritzak
Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzak egindako txosten batek agerian jarri duenez, EAEko gizonen ia % 40k alkohola kontsumitzen dute egunero, eta emakumeen artean gorantz doa lo-eragileen eta lasaigarrien erabilera.
Bost atxilotu Iruñean, emakume etorkinak prostituziora behartzeagatik
Emakumeak haien jatorrizko herrialdeetan erakartzen zituzten, “lan-kontratu erakargarriak” eskainiz; ondoren, Nafarroan zeudela, mehatxatu egiten zituzten eta prostituziora behartzen zituzten.
Gizon batek 10 urteko semea hil eta emaztea larri zauritu ditu bart Tenerifen
Guardia Zibilak tiroz hil du ustezko hiltzailea, agenteak matxete batekin mehatxatu ostean.
Aturri ibaiak gainezka egin du Baionan
Aturri ibaiak gainezka egin du ostegun honetan Baionan. Azken egunetan pilatu den euriak eta itsasgorak bat egin dutenean, goizeko zein arratsaldeko seiak bueltan, ibaia bere bidetik irten da. Goizean urak eragin dituen eragozpenak ikusita, arratsalderako Baionako Herriko Etxeak zentzuz jokatzeko eta ibai ingurura ez hurbiltzeko deia egin badu ere, azkenean ez da eragozpen nabarmenik egon.
Zabaldu dute Zumaia eta Getaria arteko errepidea, olatu handiengatik itxita egon ostean
Itsasgora izan den unean egon da itxita, Pedro denboraleak eragin dituen olatu handiengatik. Ostiral goizeko itsasgoraren garaian ere, 05:00etatik 07:00etara, 4 metro inguruko olatuek joko dutela itsas-bazterra espero da.
Barne ministerioak polizia-babesa jarri dio Espainiako Poliziaren buruaren sexu erasoak salatu dituen emakumeari
Kereila jarri zuen egun berean, hau da, asteartean bertan, bere izen-abizenak zabaldu zituzten WhatsAppeko hainbat polizia taldetan, bere abokatuak deitoratu duenez. Horrek antsietatea areagotu dio, eta oso ahul dago.
Amatatu dute Sopuertako enpresa batean piztutako sutea
Sua La Sota auzoan piztu da, eta ez da inor zauritu.
Irungo eta Hondarribiko bizilagunei Hendaian gaizki aparkatzeagatik jarritako isun-iruzur baten berri eman dute
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak ostegun honetan jakitera eman duenez, biktimei arau-hausteen inguruko jakinarazpena iritsi zaie postontzira, uda garaian Hendaian gaizki aparkatzeagatik.
Jaiotzek gora, abagune kontua da ala joera aldatu egin da?
Lehenengoz 2011tik jaiotzek gora egin dute Euskadin: 2025ean aurreko urtean baino % 3 haur gehiago jaio ziren. Unai Martin demografoak zergatiak argitu eta sakoneko joera ote den azaldu du.
Alberto Martinezek medikuekin negoziatzeko edo eskumena Euskadiri lagatzeko eskatu dio Ministerioari
Osasun sailburuak ohartarazi duenez, ministerioak erantzukizunak bere gain hartzen ez baditu, Euskadik osasun-kudeaketaren eskumena eskatuko du.