Eguraldia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Beste hotz denborale batek -5 ºC-ko tenperaturak ekarriko ditu

Denboralea asteartean iritsiko da, eta aste honetakoa baino hotzagoa izango da segur aski.
Forua, izoztuta. Argazkia: Jesus Mari Uribe
Forua, izoztuta. Argazkia: Jesus Mari Uribe

Euskalmet EAEko meteorología agentziak iragarri du beste hotz denborale bat etorriko dela hurrengo astean, eta tenperatura minimoak -5 ºC-koak izango direla. Maximoak, ordea, 0 ºC-koak izango dira.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu horia ezarri du ostiral, larunbat eta iganderako, elurra eta olatuak direla eta (azken egun horretan elurragatik bakarrik).

Iragarpenen arabera, olatu handiak espero dira ostiralean eta larunbatean, 3,5 metrorainokoak eta elur maila 400-500 metroan kokatuko da.

Ostiralean abisu horia ezarriko dute itsasaldeko arriskuengatik. Olatuen altuera 3,5 metro ingurukoa izatea eta itsasgora, berriz, 4,654 metro ingurukoa izatea espero da.

Elur-kota, berriz, 1.000 metrora jaitsiko da ostiral goizaldean EAEn, batez ere, barnealdean. Goizean 700-800 metrora egingo du elurra, eta gauean 500 metroraino jaitsiko da elur-maila.

Euria ere espero da ostiralerako, baina prezipitazioak arinak izango dira, eta, gehienbat, kostaldean botako du.

Larunbatean egun osoan elurrari dagokion abisu horia indarrean egongo barnealdean eta 400-500 metroan elurra egin dezake. Hala ere, egunaren amaieran elur-maila 600-700 metroan kokatuko da.

Hurrengo hotz denboralea

Asteartetik, beste hotz denborale bat helduko da, aste honetakoa baino hotzagoa segur aski. Horrenbestez, tenperatura minimoak -5 ºC-koak izango dira, eta maximoak 0 ºC-koak.

Antza denez, denboralea sikua izango da, baina baliteke itsas mailan elurte edo euriteren bat izatea.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk adierazi du CCOOko kide batzuek euskaldunen hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk  adierazi du bat datorrela AEKrekin, Korrikaren antolatzailearekin, eta babestu egin du CCOOren zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu die CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzen ez uzteko erabakia hartu izana.

KORRIKA 22 2022 AEK HITZEKIN
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

CCOO Korrikatik kanpo geratu da, AEK-k erabaki baitu sindikatuak ez duela lekukoa eramango, "euskararen aurkako jarrerak sustatzen" dituelakoan

Ohar baten bidez, AEK-k argitu duenez, AEKren Nazio Kontseilua CCOO Euskadiko ordezkariekin bildu zen astelehenean, eta Argia aldizkariak argitaratutako informazioari "sinesgarritasun osoa" emanda, CCOOko kideei jakinarazi zieten "bateraezinak" zirela "euskararen aurkako jardunbide horiek sustatzea eta Korrikan lekukoa eramatea".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X