Garoñako zentral nuklearra
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Mobilizazio bat deituko dute martxoan, Garoñako zentralaren aurka

Bestalde, Segurtasun Nuklearreko Kontseiluak gutxienez beste astebetez atzeratu du zentrala berriro irekitzeko aukerari buruzko erabakia.
Garoñako zentral nuklearraren aurka Bilbon egindako protesta. Argazkia: EFE
Garoñako zentral nuklearraren aurka Bilbon egindako protesta. Argazkia: EFE

Araba Sin Garoña elkartea konbentzituta dago Segurtasun Nuklearrerako Kontseiluak Garoñako zentral nuklearra berriro martxan jartzea erabakiko duela. Hori dela eta, martxoan mobilizazio bat antolatuko du, erabaki horren kontra.

Alberto Frias bozeramaileak agerraldia egin du, elkarte horrek Kongresuan ordezkaritza duten alderdiekin egindako bilera-sortaren xehetasunak azaltzeko eta ekimen berriak iragartzeko.

EAJrekin, Elkarrekin Podemosekin eta PSErekin bildu dira. Alderdi Popularrarekin batzartzeko aukera baztertu dute, alderdi hori “energia nuklearraren aldekoa delako”.

Friasek azaldu duenez, zentralaren jardueraren kontrako arrazoiak biltzen dituen dokumentu bat helarazi diete alderdiei eta zuzendaritzetan aztertuko dute orain. Otsailaren 15erako jasoko dute erantzuna.

Martxoan, Garoñako zentral nuklearra urteurrenean, elkarteak Arabako ehun bat pertsona ezagunek babestutako adierazpen bat argitaratuko dute. Era berean, herri-mobilizazio bat antolatuko dute, zentrala berriro irekiko dutela ziurtzat ematen dutelako.

Erabakia, atzeratuta

Bestalde, Segurtasun Nuklearreko Kontseiluak Garoñako zentralari buruzko erabakia hartzeko epea atzeratu egin du, Cristina Narbona kontseilariak hala eskatuta.

Gaurko osoko bilkuran eztabaidatu behar zuten gaia, baina kontseilariek eskubidea dute atzerapenak eskatzeko.

Gai baten eztabaida atzeratzea gehienez bi aldiz eska daiteke. Beraz, datorren asteko saioan ez bada, bi astebarruko osoko bilkuran hartu beharko dute Garoñako zentralari buruzko behin betiko erabakia.

Zure interesekoa izan daiteke

Amaia Zabarte senarrarekin eta abokatuarekin
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Kasua artxibatu ostean, Justizian sinestea zaila egiten zaiela adierazi du Amaya Zabarteren senarrak

Epaileak Amaya Zabarteren kasua artxibatzea erabaki zuen atzo, eta familiak helegitea jarri du gaur. Haren bikotekideak, Joseba Novoak, haserre eta minduta daudela dio. Deitoratu du epaileak ertzainen bertsioa soilik izan duela kontuan, lekukoen testigantzak eta frogak alde batera utzita. Probintzia Auzitegira begira itxaropentsu dago, justizia kasua hara heldutakoan iritsiko zaielakoan. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X