NAFARROA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Etxauriko gainean, Ziritzan, piztu den sutea kontrolpean dago

Haizeak sua bizitu duen arren, ez da arriskutsua izan inguruko etxebizitzentzat, nahiz eta Na-700 errepidea itxi behar izan duten bi noranzkoetan.

Nafarroako suhiltzaileek eta Espainiako Gobernuko baliabideek Etxauriko mendatean, Ziritzan (Nafarroa), piztutako sutea kontrolpean dute. Suteak mendiari eragin dio, eta ez da arriskutsua inguruko etxebizitzentzat.

SOS Nafarroak jakinarazi duenez, mendateko hormarantz bultzatu du haizeak sutea, eta Na-700 errepidea itxi behar izan dute bi noranzkoetan, 18. kilometroaren parean.

Cordovillako suhiltzaileak, Baso Suteetako Brigada Berezia, Nafarroako Gobernuko helikoptero bat, Trantsizio Ekologikorako Ministerioko bi helikoptero, Ingurumeneko basozainak eta Foruzaingoko agenteak aritu dira lanean.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Global Sumud Euskal Herriak kereila kriminala aurkeztu du Ertzaintzaren eta Zupiriaren aurka, Loiuko jarduketa "basatiagatik"

Global Sumud Flotillaren euskal ordezkaritzak kereila kriminala aurkeztu du astearte honetan Loiun aktibisten ongietorrian aritu ziren ertzainen, polizia-dispositiboa zuzendu zuten buruzagien eta Bingen Zupiria Segurtasun sailburuaren aurka, hainbat delitu egotzita; besteak beste, legez kanpoko atxiloketa, lesioak eta gorroto-delitua, Bilboko aireportuan ontzidiko aktibistei egindako harreran izandako istiluen ondorioz. Hala iragarri dute Euskal Herriko Global Sumud Flotilla ordezkatzen duten Haizea Ziluaga eta Iker Sarriegi abokatuek, Bilboko epaitegiaren atarian.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X