Emakumeen kontrako indarkeria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bikotekideak eraso diola salatu du emakume batek Hernanin

Ustezko erasotzailea atxilotu eta ikerketa zabaldu du Ertzaintzak.

Bikotekideak eraso diola salatu du emakume batek Hernanin (Gipuzkoa), Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Ertzaintzak gizona atxilotu du, genero indarkeriaren delitua egotzita, eta ikerketa zabaldu du.

Erasoa astelehenean jazo zen, biktimak aurkeztutako salaketan jasotakoaren arabera.

Ertzaintzak ikerketa zabaldu du gertakariak argitzeko, eta ez du bestelako daturik eman.

Hernaniko Udalak oharra kaleratu du biktimari "babesa eta elkartasuna" adierazteko eta eraso matxista salatzeko. "Emakumeen askatasunaren kontrako erasoa da, eta, beraz, gizartearen askatasunaren kontrakoa ere bada".

Udalaren esanetan, "denon ardura da matxismoaren aurka borrokatzea". Bertan zehaztu duenez, Ertzaintzak hartu du bere gain ikerketa, baina Hernaniko Udaltzaingoa ere laguntzen ari da horretan.

_________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

 

Albiste gehiago gizartea

Gehiago kargatu