Albiste da
EEE-a Tubos Reunidosen |
Eguraldi ezegonkorra |
Iraungitako txertoak |
Ikerketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ustez lapurtutako haur baten kasua epaituko dute lehen aldiz Espainian

Fiskaltzak hamaika urteko kartzela-zigorra eskatzen du akusatuarentzat, 1969. urtean Ines Madrigalen lapurretan parte hartu zuelakoan eta umerik izan ezin zuen bikote bati saldu zielakoan.

Madrilgo 46. zenbakidun Instrukzio Epaitegiak ustez lapurtutako haur baten kasua epaituko du lehen aldiz Espainian. Antza denez, 1969. urtean, Eduardo Vela medikua jaioberri baten lapurretan parte hartu zuen.

Kasu horretaraz arduratzen den epaileak Madrilgo Lurralde Auzitegiari eman dio auzipetua epaitzeko betebeharra, eta gizonari 465.000 euroko fidantza ezarri dio, deliturik leporatzekotan erantzukizunei aurre egin ahal izateko.

Era berean, auzipetuari behin-behineko askatasuna ezarri dio epaileak.

Madrilgo Fiskaltzak hamaika urteko kartzela-zigorra eskatzen du akusatuarentzat, 1969. urtean  Ines Madrigalen lapurretan parte hartu zuelakoan eta umerik izan ezin zuen bikote bati saldu zielakoan.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gidari bat ikertzen ari dira istripu batetik ihes egin eta alkoholemia proba egiteari uko egiteagatik

Ertzaintzak ikertu gisa inputatu du bart Trapagaranen beste ibilgailu baten kontra istripua izan eta ihes egiten saiatu zen gidari bat, bide-segurtasunaren aurkako ustezko delitu bat egotzita. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, larunbatean, 21:00ak aldera, bi ibilgailuk talka egin zuten Bizkaiko udalerrian, eta gidarietako bat bertan artatu behar izan zuten. Beste gidaria, onik atera zena, ihes egiten saiatu zen, baina agenteek geldiarazi egin zuten. Gizonak uko egin zion alkoholemia proba egiteari.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X