Hobetzeko plana
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bilbok 1,4 milioi euro bideratuko ditu Zazpikaleak garatzeko

Bilboko Udalaren helburu nagusia Zazpikaleak modernizatzea eta nortasun propioa sortzea da, erreferentziako espazio kultural, turistiko eta komertziala bihurtuz.
18:00 - 20:00
Zazpi Kaleak biziberritzeko plana aurkeztu du Bilboko Udalak

Bilboko Udalak 1,4 milioi euro bideratuko ditu Zazpikaleak biziberritzeko eta hiriko erdialde historikoaren potentzial ekonomiko, kultural eta sozial bihurtzeko. Udalak neurri ezberdinak hartuko ditu urtean zehar, eta, besteak beste, laguntza teknikoak eta ekonomikoak emango ditu Zazpi Kaleetan hamar denda berri irekitzeko. Halaber, oinezkoen guneei buruzko ordenantza berrituko du eta Euskal Museoaren hobekuntza integrala aztertuko du.

Xabier Ochandiano Ekonomia Garapen, Merkataritza eta Enplegu zinegotziak aurkeztu du astearte honetan Bilboko Udalak prestatu duen “Bilboko Alde Zaharraren Garapen Jasangarrirako Estrategia”.

Alde Zaharra biziberritzea eta nortasun propioa sortzea da Bilboko Udalaren helburu nagusia, Bilboko erreferentziako espazio kultural, turistiko eta komertziala bihurtuz. Helburu horrekin, Zazpi Kaleen nortasuna euskarri desberdinetan islatuko dute.

Zazpikaleak erreferentziako merkataritza espazio modura bultzatzeko, hutsik dauden merkataritzako lokalei erabilera berria bilatuko dizkie Udalak. Halaber, denda berriak sortzeko laguntza tekniko eta ekonomikoak ematea aztertu du. Ildo horretatik, denden elkarteei laguntzak emango dizkiete eta zabalik dauden denden lehiakortasuna handitzeko bide desberdinak aztertuko dituzte.

Beste alde batetik, turismo jasangarria bultzatuko luketen ibilbide turistikoak sortuko ditu Udalak, Zazpikaleetako ondarearen eta kulturaren baliabideen garrantzia nabarmentzeko. Era berean, oinezkoentzako guneak sortzea eta horren inguruko ordenantza berritzea aztertu du Udalak. Halaber, autoek egiten duten ibilbidea aztertuko dute, Zazpikaleetako trafikoa murrizteko.

Azkenik, Bizkaiko hiriburuko eraikinak konpontzeko laguntzak emango ditu Udalak, eta Zazpikaleetan bizi diren pertsonen beharrizanak betetzeko espazio eta ekipamendu berriak sortzea eta hobetzea aztertuko du Udalak.

du Udalak.

Zure interesekoa izan daiteke

(Foto de ARCHIVO)

Rueda de prensa de Palestinarekin Elkartasuna



REMITIDA / HANDOUT por PALESTINAREKIN ELKARTASUNA

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

20/3/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Israelgo taldeen aurkako partidak bertan behera uzteko eskatu du Palestinarekin Elkartasuna plataformak Gasteizen

Ehunka lagun atera dira gaur Gasteizko kaleetara, Baskoniak Hapoel Tel Aviven aurka jokatu beharreko kanporaketa eta apirilaren 7an Maccabiren kontrakoa bertan behera uztea eskatzeko. Palestinarekin Elkartasuna plataformaren arabera, Israel “genozidioa zuritzeko” erabiltzen ari da saskibaloia, eta ez da nahikoa Buesa Arena hustea: Israelekin harreman guztiak etetea aldarrikatu dute, baita kirol arlokoak ere.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X