Zaleen arteko borroka
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bi lagun atxilotu dituzte Gasteizko borrokarekin lotura dutelakoan

Istiluak izan ziren egunean beste pertsona bat ere atxilotu zuten, baina aske utzi zuten, epailearen aurrean deklaratu ostean. Ikerketa zabalik dago, eta baliteke atxiloketa gehiago izatea.
ISTILUAK GASTEIZEN EITB
Otsailaren 11n istiluak izan ziren Gasteizen Alaveseko eta Bartzelonako zaleen artean. EiTB

Ertzaintzak beste bi pertsona atxilotu ditu otsailaren 11n Alaveseko eta Bartzelonako futbol jarraitzaileen artean Gasteizen izandako borrokarekin lotura dutelakoan. Istiluak izan ziren egunean, beste pertsona bat atxilotu zuten, baina aske utzi zuten, epailearen aurrean deklaratu ostean.

Istilua 14:30ean hasi zen, Alaves eta Bartzelona futbol-taldeen arteko partida hasi baino bi ordu lehenago, Nieves Cano eta Domingo Martinez de Aragon kaleek bat egiten duten tokian dagoen taberna bateko terrazan.

Iskanbilaren berri izan bezain pronto bertaratu zen Ertzaintza, eta hainbat pertsonak kolpeak eta ubeldurak zituztela egiaztatu zuen. Zaurituetako bat Santiago Ospitalera eraman zuten.

Ertzaintzak 29 urteko gizonezko bat atxilotu zuen egun horretan bertan, Gasteizko borrokan parte hartzea leporatuta. Hurrengo egunean, izapideak ireki eta ikerketapean jarri zuten ospitalera eramandako 46 urteko gizonezkoa. Biak ala biak Bartzelonako jarraitzaileak ei ziren.

Ikerketari esker, borrokan parte hartu zuten beste bi gizonezko identifikatu, eta atzo arratsaldean atxilotu zituzten. 19 eta 22 urte dituzte, eta Arabako hiriburukoak dira. Izapideak amaitutakoan, epailearen aurrera eramango dituzte. Bestalde, ikerketa zabalik dago, eta Ertzaintzak ez du baztertu atxiloketa gehiago izatea.

Zure interesekoa izan daiteke

claudia tacoronteren ahizpa
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bideo hunkigarria argitaratu du Lara Tacorontek, Mexikora ikastera joan eta hil duten gaztearen ahizpak

Lara Tacorontek, asteburuan Mexikon labankadaz hil zuten Claudiaren ahizpak, salatu duenez, inork ez zion bere familiari jakinarazi “duela oso gutxi” beste bi emakume hil zituztela unibertsitate berean, Moreloseko Autonomoan. "Zergatik ez du inork ezer egiten?", galdetu eta deitoratu du "gutako bakoitza, pertsona gisa, gizarte gisa, aldatzen ez garen arte, horrelakoek gertatzen jarraituko dute".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X