Gaixotasunak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Osakidetzak amaitutzat eman du gripearen sasoia Euskadin

Azken astean, 100.000 biztanleko 17,2 kasu berri izan dira eta, gainera, ez da gaixo larririk ospitaleratu, ezta hildakorik ere.
Emakume bat gripearen aurkako txertoa jasotzen. Argazkia: EFE
Emakume bat gripearen aurkako txertoa jasotzen. Argazkia: EFE

Gripearen eraginak beheranzko joerari eutsi dio azken astean, eta 100.000 biztanleko 17,2 kasu berri erregistratu dituzte, eta izurritetzat jotzeko 52,2 kasu izan behar dira, beraz, "dirudienez, gripearen sasoia bukatu egin da Euskadin", Osakidetzak jakinarazi duenez.

Aurtengo zortzigarren astean jasotako azken datuen arabera, ez da gaixo larririk ospitaleratu, ezta hildako gaixorik ere.

Lehen Mailako zentroetan gripearen sintomengatik jo duten pertsonen kopurua % 44 jaitsi da, aurreko astarekin alderatuta; 262 kontsulta egin dituzte guztira. Laborategian lagin bat aztertu eta ondoren isolatu duten kasu bakarrean, AH3 motako birusa dela baieztatu dute.

Osakidetzaren esanetan, gripe kasuren bat badago ere, "badirudi gripearen sasoia bukatu egin dela Euskadin".

Zure interesekoa izan daiteke

(Foto de ARCHIVO)

Varios atletas durante el inicio de la Korrika, en la Plaza de San Juan, a 14 de marzo de 2024, en Irún, Guipúzcoa, País Vasco (España). La Korrika celebra su XXIII edición comenzando hoy, 14 de marzo, en Irún (Guipúzcoa ) y acabando el 24 de marzo en Baiona (Pontevedra). Bajo el lema 'Harro Herri', esta carrera muestra su apoyo al euskera y homenajea este año al colectivo Azterketak Euskaraz.



Unanue / Europa Press

14 MARZO 2024;CARRERA;KORRIKA;EUSKERA;EUSKADI;

14/3/2024
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ane Elordi: “Ez dugu bateragarri ikusten CCOOren jardunbidea eta 'Euskara gara' aterkipean egingo dugun Korrikan parte hartzea”

Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileen ustez. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X