Bizkaia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Udaltzain bat zauritu da Gorlizen sute txiki batean kea arnastuta

Fano Bidea kaleko etxebizitza bateko trasteleku batean piztu da sutea.

Gorlizeko udaltzain bat zauritu da larunbat honetan, trasteleku batean piztutako sutean kea arnastuta, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Jazoera 15:00ak aldera gertatu da, Fano Bidea kaleko etxebizitza bateko trasteleku batean sute bat piztu denean. Suhiltzaileak bertaratu dira, eta sugarrak amatatu dituzte handik minutu gutxira.

Udaltzaingoko agente bat artatu behar izan dute kea arnastu duelako, eta osasun zentro batera eraman.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X