Emakumearen Eguna, emakumeen erronka
Emakumearen Nazioarteko Eguna da gaur, martxoak 8, emakumezkoen eta gizonezkoen arteko berdintasuna sustatzea eta horren aldeko borroka babestea helburu duen eguna, hain zuzen.
Orain arte asko lortu bada ere, asko dago egiteko. LAB sindikatuak Soldata Berdinatasunaren Egunean esan zuenez, emakumezkoen soldatak bataz beste % 33,6 hazi beharko lirateke Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan gizonezkoek beste kobratzeko.
Bestera esanda, emakumezkoek gizonezkoek baino 7.489 euro gutxiago kobratzen dute EAEn eta 8.496 euro gutxiago Nafarroan.
Horren ildotik mintzatu zen Emakunde Emakumearen Euskal Institutua ere, bere esanetan, soldata ezberdintasunaren arrazoiak aztertzeko orduan "lan segregazioa" aipatu du Emakundek. Horren arabera, emakumeak lan mota jakin batzuetan aritzen dira edota buruzagitzan aritzea oztopatzen zaie. Segregazio horren erruz, "emakumeentzako lanak" daude, soldata baxuagoak dituztenak, Emakunderen esanetan.
Horrez gain, bada beste faktore bat; zenbaitetan lan malguagoak bilatzen dituzte emakumeek familia eta lana uztartzeko. Hala, EAEn andrazko beharginen % 80k lanaldi partziala dute.
Bestalde, etxetik kanpo lan egiten duten emakumeek 4,5 ordu ematen dituzte egunean 15 urtetik beherako seme-alabak zaintzen Euskal Autonomia Erkidegoan; aitzitik, gizonezkoek 2,9 ordu igarotzen dituzten zaintza lanetan, atzo bertan Eustat Euskal Estatistika Erakundeak argitaratutako datuen arabera.
Emakume okupatuen erdiek 5 ordu edo gehiago pasatzen dituzte egunero seme-alabak zaintzen eta % 14,7k, berriz, denbora hori igarotzen dute mendeko pertsonak zaintzen. Bestalde, lanean ari diren gizonen erdiek 2 ordu edo gutxiago pasatzen dituzte adingabeak zaintzen.

Emakume palestinarrak, jantzi lantegi batean. Argazkia: EFE
Manifestazioak han-hemenka
Euskal Herriko Koordinadora Feministak manifestazioak deitu ditu gaurko, Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira. Halaber, asteazken honetarako mundu mailan deitutako geldialdiari atxikimendua eskaini dio.
Euskal Herriko bost hiritan egingo diren manifestazioen artetik Baionakoa izango da goiztiarrena; izan ere, 18:30ean aterako da udaletxetik. Jarraian, 19:00etan, Donostiaren txanda izango da eta Boulevarretik abiatuko da.
Ondoren, Donostiak Bilbori pasatuko dio lekukoa; Bilbokoa, 19:30ean hasiko da Arriagatik. Azkenik, Iruñeko eta Gasteizko mobilizazioak 20:00etan hasiko dira, hurrenez hurren, San Anton plazatik eta Gaztelu plazatik.
'Berdintasuna nire baitan ere hasten da'
Emakundek berdintasuna sustatzen duten jarrera eta ekintza pertsonalak goraipatu nahi ditu aurtengo Emakumearen Egunean.
'Berdintasuna nire baitan ere hasten da' lelopean, norbere inguru hurbilenean jarrera eredugarriak dituzten hainbat pertsonak izan dira eredugarri erakundearentzat.
Hala, kanpainak bizitzaren hainbat esparrutako adibideak erakutsi ditu, adibidez: txiste matxistarik ez partekatzea erabakitzen duen gizon bat, eta publizitate sexista erabiltzen dituzten produktuak gehiago ez erostea erabakitzen duen emakume bat.
Bestalde, gaur #BerdintasunaEgitenDut etiketa sare sozialetan erabiltzeko deia egin dute.
Hau da Emakumearen Egunaren Kronologia (Iturria: NBE)
1909: AEBko Adlerdi Sozialistak egindako deklarazio bati jarraiki, Emakumearen Egun Nazionala ospatu zen otsailaren 28an estatu guztietan, eta hala jarraitu zuten eguten otsailaren azken igandeetan, 1013ra arte.
1910: Internazionalak, Kopenhagen bildatua zegoela, nazioartera eraman zuen Emakumearen Eguna, emakumearen eskubideen alde eta surfragio unibertsala lortzeko asmoz. Proposamena aho batez onartu zuten 17 herrialdetatik etorritako 100 emakumeek, horien artean, Finlandiako Parlamentuan ordezkaritza lortu zuten lehen hiru emakumeak ere bazeuden. Ez zuten data zehatza erabaki.
1911: Kopenhagen aurreko urtean hartutako erabakiaren ondorioz, Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatu zen lehen aldiz (martxoaren 19an), Alemanian, Austrian, Danimarkan eta Suitzan; egindako mitinetan milioi bat pertsona baino gehiago izan ziren, emakumezkoak zein gizonezkoak. Bozkatzeko eta kargu publikoak izateko eskubideak ez ezik, lanerako, lan hezkuntzarako eta lanean diskriminazioa ez jasateko eskubideak ere eskatu zituzten.
1913-1914: Lehen Mundu Gerraren bezperan Bakearen aldeko mugimenduak eratu ziren garaian, Errusiako emakumeek Emakumearen Nazioarteko Egunarekin bat egin zuten lehen aldiz, 1913ko otsailean. Europan, emakumeek hitzaldiak egin zituzten hurrengo urteko martxoaren 8ko bueltan, gainerako emakumeei elkartasuna adierazteko.
1917: Gerran hildako bi milioi soldadu errusiarren ostean, Errusiako emakumeek otsailaren azken igandea aukeratu zuten greba egiteko, "bakea eta ogiaren" alde. Politikariek greba egitea kritikatu zuten, baina emakumeek egitea erabaki zuten, edonola ere. Gainerakoa historia da: handik lau egunera Zarrek uko egin zion erregetzari, halabeharrez, eta behin behineko gobernuak bozkatzeko eskubidea eman zien emakumeei. Egun historiko hori otsailaren 23a zen, Errusian orduan erabiltzen zuten juliotar egutegiaren arabera, edo martxoaren 8a, georgiar egutegiaren arabera.
1975: Emakumearen Nazioarteko Urtearekin batera, Nazio Batuen Erakundeak Emakumearen Nazioarteko Eguna osptau zuen aurrenekoz.
1995: Beijingeko Plataforma eta Adierazpena historikoa 189 gobernuk sinatu zuten orain 22 urte, eta emakumeen eskubideak gauzatzeko bide-orria ezarri zuen
Zure interesekoa izan daiteke
ELAk berretsi du CCOOko kide batzuek euskaldunen kontrako hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela
ELAk babes osoa adierazi dio AEKri, Korrikaren antolatzaileari, eta CCOOko zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia babestu du. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu dio CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzeko erabakia hartu izana.
CCOO Korrikatik kanpo geratu da AEK-k lekukoa ez eramateko erabakia hartu ostean, "euskararen aurkako jarrerak sustatzeagatik"
Ohar baten bidez, AEK-k argitu duenez, AEKren Nazio Kontseilua CCOO Euskadiko ordezkariekin bildu zen astelehenean, eta Argia aldizkariak argitaratutako informazioari "sinesgarritasun osoa" emanda, CCOOko kideei jakinarazi zieten "bateraezinak" zirela "euskararen aurkako jardunbide horiek sustatzea eta Korrikan lekukoa eramatea".
Donostiako Arrazakeriaren aurkako Martxak erroldatzeko eskubidea aldarrikatuko du, igandean
29. edizioak Trintxerpe eta Donostia zeharkatuko ditu, Erroldarik gabe ez naiz existitzen lelopean.
% 77,8ra igo da Euskadi plurala izan dadin nahi duten herritarren kopurua
Ikuspegiren azken txostenaren arabera, herritarren % 24,2k adierazi dute azken urtean diskriminazio-egoeraren baten lekuko izan direla eta % 14,6k diskriminazio motaren bat jasan dutela aitortu dute, lanpostu edo alokairu bila izan direnean batez ere. Kolektibo diskriminatuenak ijitoak eta migratzaileak dira, inkestaren arabera.
Medikuek grebaldian jarraitzen dute, estatutu propioaren alde
EAEko medikuak aste honetan bigarrenez kalera irten dira Osasun Ministerioak adostutako estatutu orokorraren aurka. Medikuek lan baldintzak negozioatzeko ahalmena izatea eskatzen diote Osasun Ministerioari. Gutxieneko zerbitzuak ostiralera arte ezarriko dira, medikuen eskubideak aldarrikatzeko.
Ane Elordi: “Ez dugu bateragarri ikusten CCOOren jardunbidea eta 'Euskara gara' aterkipean egingo dugun Korrikan parte hartzea”
Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileen ustez. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.
'Aita Mari' Italiako Vibo Valentiako portura iritsi da, erreskatatutako 32 migratzailerekin
Aita Mari ontzia astearte honetan iritsi da Italiako Vibo Valentiako portura, erreskatatutako 32 migratzailerekin. Mediterraneo erdialdeko uretan topatu zuten ontzia igandean, jendez gainezka, "oso baldintza eskasetan". Erreskatatutako lagunen artean bederatzi adingabe eta haurdun dagoen emakume bat daude.
Zabalik dago AP-8 autobidea, Iurreta parean, istripu baten ondorioz itxita egon ondotik
Kamioi bat irauli da gaur goizean AP-8an, Iurreta parean eta Donostiarako noranzkoan. Istripuaren ondorioz, bi errei itxi dituzte.
Baionan desagertutako 50 urte inguruko gizon baten bila ari dira
Larunbatean ikusi zuten azkenengoz, Lapurdiko hiriburuan, goizaldeko ordu bata pasata.
Espainiako Poliziaren buru ohiaren sexu erasoak berretsi ditu epailearen aurrean salaketa jarri zuen inspektoreak
Epaileak atzera bota du Poliziako buru ohia emakumearekin ez komunikatzeko salaketa-jartzaileak egindako eskaria, "arriskurik ez" dagoela iritzita.