Erasoa Plaza Barrian
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Behin-behinean aske utzi dute Bilbon gizon bat jo zuen Betiseko ultra

Epaileak sare sozialetan eta foroetan edukiak zabaltzeko debekua ezarri dio erasotzaileari, eta Sevillatik alde egiteko agindua eman dio.
18:00 - 20:00
Behin-behinean aske utzi dute Bilbon gizon bat jo zuen Betiseko ultra

Sevillako Auzitegiko 3 zenbakiko instrukzio epaileak  behin-behinean aske utzi du Bilbon gizon bat jo zuen Betiseko jarraitzailea. Espainiako Poliziak atzo, asteartea, atxilotu zuen Manuel H. P., Sevillako Benacazon udalerrian. Erasoa joan den ostegunean izan zen, Bilboko Plaza Barriko taberna batean, Athleticek eta Betisek jokatu behar zuten futbol partidaren atarian. Epaileak sare sozialetan eta foroetan edukiak zabaltzeko debekua ezarri dio erasotzaileari, eta Sevillatik alde egiteko agindua eman dio.

Sevillako Auzitegiak asteazken honetan ohar baten bidez jakitera eman duenez, zaintzako epaileak behin-behineko neurriak hartu ditu eta erasotzailea aske uztea erabaki du. Era berean, 2 zenbakiko instrukzio epaileak egindako eskaerari jarraiki, Sevillatik lehenbailehen alde egiteko agindua eman dio.

Era berean, bi delituengatik (bide-segurtasunarekin eta lesioekin lotuta) aurrekari penalak dituen auzipetuak hilean birritan agertu beharko da Bilboko Auzitegiko 9 zenbakiko instrukzio epaitegian, izan ere, erasoa Bizkaiko hiriburuan izan zen. Gertatutakoa Bilbon ikertuko dute.

Betiseko jarraitzaileari deklarazioa hartu ondoren, gorroto delitu baten erantzule den argitzeko gertatutakoa argitzeko agindua eman du epaileak, erasoa sare sozialetan zabaldu zutela kontuan izanda.

 

Albiste gehiago gizartea

PAMPLONA, 11/07/2025.- Los toros de la ganadería Jandilla persiguen a los mozos durante el quinto encierro de los Sanfermines este viernes en Pamplona. EFE/Villar López
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Entzierro azkarra, korrikaldi ikusgarriekin, eta tentsio uneak zezen plazan

Jose Escolar Avilako ganadutegiko zezenek aurtengo sanferminetako entzierro azkarrenetakoa korritu dute, garbia, korrikaldi ikusgarriekin, baina amaieran nahasi dena, zezen plazan; izan ere, zezenetako bat atzean geratu da bertan, eta korrikalariei oldartu arren, ez du minik egin, baina entzierroa 2 minutu eta 40 segundora arte luzatu du. Jendetza elkartu da ibilbidean, larunbatetan ohikoa den legez, eta entzierroa bi minutu atzeratu da Santo Domingoko balkoi baten zati bat erori delako. Gizon bati erori zaio gainera, eta sorbaldan zauritu du. Gauean botatako euriak ez du Jose Escolarren zezenen lasterketa mantsotu, irrist egin gabe osatu dute ibilbidea, erritmo onean, eta korrikalariei adar artean lasterraldi ederrak egiten utzi diete. Ganadutegi honetako zezenek hirugarren urtez jarraian ez dute adarkaturik utzi. Lehenengo balantzearen arabera, kolpeak hartu dituzten lau pertsona eraman dituzte ospitalera, eta beste bat zezen plazan bertan artatu dute.

Gehiago kargatu