Trafikoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bi pertsona zauritu dira AP-68an, Orozkon, izandako istripu batean

Autobideko bi errei itxi dituzte Gasteizko noranzkoan, eta auto ilarak sortu dira.

Bi pertsona zauritu dira gaur AP-68 autobidean, Orozko parean (Bizkaia), bi autok talka egin ostean. Bi errei itxi dituzte Gasteizko noranzkoan, eta pilaketak egon dira, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eitb.eus-i jakinarazi dionez.

Iturrion arabera, 08:45 aldera jazo da ezbeharra, Gasteizko noranzkoan. Argitu gabeko arrazoiak tarteko, bi autok talka egin dute, eta horietako bat bidean iraulita geratu da.

Larrialdi zerbitzuak eta suhiltzaileak bertaratu dira.

Autobidearen hiru erreietatik bi itxi behar izan dituzte, eta ilara luzeak sortu dira.

 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X