Indarkeria futbolean
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Eibar eta Elgoibarko futbol 7 txapelketa bertan behera utzi dute

Jokalari batek 18 urteko arbitro bati eraso egin zion Eibarren eta antolatzaileek txapelketa bertan behera uzteko erabakia hartu dute.
ARITZ IRIONDO EPAILEA ARBITRO ELGOIBAR EIBAR AGRESION ERASOA EITB

Joan den asteazkenean, jokalari batek ukabilkada eta ostikada bana eman zizkion Aritz Iriondo 18 urteko arbitroari, honek penalti bat adierazi ziolako Eibarren jokatutako partida batean. Konortea galdu zuen eta ospitalera eraman behar izan zuten.

Eraso horren ondotik, hainbat taldek Eibar eta Elgoibarko futbol 7 txapelketa utzi zuten eta gaur arratsaldean torneoa bertan behera uztea erabaki du, arbitro gazteari elkartasuna adierazteko.

Gertakariak Eibarko Unbe kiroldegian jazo ziren, Sobras Crew eta La Roita taldeen arteko futbol partidan.

Epaileak Sobras Crew taldeko jokalari bat egotzi zuen araudiaren kontrako ekintza bat egiteagatik eta, ondoren, egotzitako jokalariak ostikada bat eman zion aurpegian Aritz Iriondo epaileari.

Hasiera batean konortea galdu zuen eta anbulantzian Mendaroko ospitalera eraman behar izan zuten. Dena den, gaua behaketan igaro ostean ostegun goizean sendagiria eman zioten.

Epaileak salaketa jarri du Ertzaintzaren aurrean eta erasoaren ondoren aurrerantzean haurren partidak bakarrik epaitzea erabaki du.

zea erabaki du.

Albiste gehiago gizartea

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Carlos Uriagereka (Bizkaiko Baso Zerbitzua): “Suteen mehatxupean zegoen herri bat salbatzeko aukera izan dugu”

Bizkaitar profesional ugari izan dira Leongo Casasuertes herrian, astelehenetik Gaztela eta Leonen penintsulako ipar-mendebaldea kiskaltzen duten suteak itzaltzen laguntzen. Carlos Uriagereka, Bizkaiko Aldundiko Baso Zerbitzuaren buruak adierazi du gogorra izan dela, baina pozik itzuli direla Euskal Herrira, lortu dutelako suebakiak eginez sutea kontrolatu eta bizilagunak etxera itzultzea. 

Gehiago kargatu