'Autokudeatutako auzoa'
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Errekaleor eraitsi behar dela berretsi du Gasteizko udalbatzak

Txosnen Batzordeak "autokudeatutako auzoa" ez eraisteko mozioa aurkeztu du, baina udalbatzak ekimena baztertu du EAJren, PSE-EEren eta PPren botoekin.
Iban Zaldua eta Blanca Urgell. EFE
Zaldua eta Urgell, Errekaleorren proiektua defendatzeko egin duten agerraldian. EFE

Errekaleor "autokudeatutako auzoa" ez eraisteko Gasteizko Txosnen Batzordeak gaur osoko bilkuran aurkeztutako mozioa atzera bota du udalbatzak eta auzoa bota behar dela berretsi. EAJ, PSE-EEk eta PPk mozioaren kontra bozkatu dute, EH Bilduk, Podemosek eta Irabazik, berriz, alde.

Batzordeak aurkeztutako mozioak eraistea geldiaraztea, txosten "independente" bat egitea eta "irtenbide negoziatu" bat eskatu ditu, eta Iban Zaldua idazleak eta Blanca Urgell Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburu ohiak egin dute haren defentsa.

Ekaina hasieran hasi zituen Gasteizko Udalak Errekaleor auzia eraisteko izapideak. Gaur egun, 150 pertsona inguru bizi dira autokudeatutako Gasteizko auzo horretan. Udalak hainbat txosten teknikotan oinarritu da erabakia hartzeko, zeinen arabera, etxebizitza horien segurtasun baldintzak "prekarioak" dira.

Blanca Urgell sailburu ohiak Errekaleor proiektua defendatu du, "mundu hobe baten alde egunero lan egiteko prest jendea badagoela erakusten duelako".

"Eman diezaiogun atsedena Errekaleorri, agian utopia posible dela frogatuko du", adierazi du Urgellek. Azpimarratu duenez, Errekaleorreko biztanleek beren bizi proiektua finkatu dute, eta degradatuta zegoen auzo bat txukundu".

Haren esanetan, gai honetan "egia erdiak" erabili dira "iritzi publikoa pozoitzeko" eta Errekaleorreko biztanleen aurka jartzeko. Hala ere, ziurtatu du bere moduan asko diren auzoa eraistearen aurka dauden gasteiztarrak.

Aitzitik, EAJ eta PSE-EE Errekaleor eraistearen alde agertu dira segurtasunaren izenean. Aldi berean, kokapenarekin "tematu" izana aurpegiratu diete gazteei. PPk, berriz, okupei zilegitasuna ematea leporatu dio PPk Gorka Urtaran alkateari, beraiekin hitz egin eta batzarrak egiteagatik. Ez hori bakarrik, Errekaleorrek "dei efektua" eragin dezakeela eta Gasteiz "hiru okupa" bihur daitekeela ohartarazi du.

Bestalde, Errekaleorreko proiektua defendatzeaz gain, elkarrizketarako deia egin dute EH Bilduk, Ahal Duguk eta Irabazik.

 

 

Zure interesekoa izan daiteke

Jaietan Pentsio Duinak argazkia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bizkaiko pentsiodunek manifestazioa egin dute gaur Bilbon, Aste Nagusi bete-betean, beste behin ere pentsio duinak aldarrikatzeko

Aste Nagusiko giroan deitu dute manifestazioa, pankarta nagusiaren leloak dion bezala, "Jaietan ere, pentsionistak kalean" daudela gogorarazteko. Eusko Jaurlaritzaren jarrera gogor kritikatu du mugimenduak, euren herri-ekimen legegilea aldez aurretik atzera bota izana salatuz. Pentsio minimoa gutxieneko soldatarekin berdintzea eta osasun zein zaintza-sistema publiko, unibertsal eta doakoak bermatzeko deia egin dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X