Garesko leherketan zauritu zirenetariko hiruk erietxean jarraitzen dute
Garesko (Nafarroa) etxebizitza batean izandako gas-leherketaren ondorioz zauritu ziren hiru lagun oraindik erietxean daude. Horietako bat, gainera, larri dago, Zainketa Intentsiboen Unitatean, hain zuzen ere.
Ezbeharra igande goizaldean izan zen, Cortes de Navarra kaleko etxe batean. Eztandaren eraginez bertan bizi zen gizonezkoa hil egin zen, eta hainbat zauritu (guztira sei) Nafarroako Ospitalera eraman behar izan zituzten.
Atzo, astelehenez, aipatu sei horietatik hiruk senda-agiria jaso zuten, eta Foru Gobernuak jakinarazi zuen ez duela zaurituen berri gehiago emango, baldin eta euren egoeran aldaketa nabarmenik gertatzen ez bada.
Horrenbestez, larrien dagoen zaurituak, 25 urteko mutila bera, Zainketa Intentsiboen Unitatean jarraitzen du, pronostiko oso larriarekin, eta beste biak Neurokirurgia sailean daude ospitaleraturik.
01:33ean jazo zen gertaera, Cortes de Navarra kaleko 4 zenbakiko lehen solairuan. Gas-leherketa horrek izandako indarrak kalera bota zituen eraikinaren aurrealdeko adreiluak. Herriko festak ospatzen ari zirenez, ordu horretan jende asko zebilen kalean.
Guztira hamahiru pertsona zauritu ziren, baina gehienek egunean bertan jaso zuten senda-agiria.
Ikerketa zabalik dago, baina Guardia Zibilak zabaldutako datuen arabera, litekeena da eztanda hildakoak berak eragin izana, bere buruaz beste egiten saiatzean, butano-bonbona bat irekitzean eta etxebizitzari sua ematean.
Albiste gehiago gizartea
Pertsona bat hil da eta bi zauritu dira, horietako bat larri, AP-15 autobidean, auto-istripiuz, Erriberri parean
Kamioi batek kontrako erreian sartu eta biktima zihoan autoa jo du, Foruzaingoak jakinarazi duenez.
Albistegien denboraldi berria hasi du Euskal Telebistak
Irudi berria, dekoratu berriak eta aurpegi berriak izango dituzte "Egun On Euskadi", "Gaur Egun" eta "Teleberri" albistegiek denboraldi berri honetan. Egiazkotasuna, zorroztasuna eta hurbiltasuna izango dituzte oinarri.
Eusko Jaurlaritzak zortzigarren urtez ospatu du Euskal Diasporaren eguna
Markina-Xemeingo ekitaldiak omenaldia egin dio zesta-puntari; hain zuzen ere, Euskal Herria mundu osoko pilotalekuetara eraman duten pilotariei.
Erraldoien dantza ikusgarriek Iruñeko katedrala hartu dute, burguen batasuna lortu zuen ituna ospatzeko
Gaur 602 urte izenpetu zuen Karlos III.a Erregeak. San Zernin, Nabarreria eta San Nikolas izeneko burguak batzeko ituna, Iruñea hiria sortuz. Ospakizun ugari antolatu dituzte, tartean, gaur egin den erraldoien ikuskizuna katedralean.
EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak berretsi egin du Gipuzkoan 6 urteko haur bati eraso egin zion gizonari ezarritako 20 urteko kartzela-zigorra
2025 hasieran, 20 urte baino gehiagoko kartzela-zigorra ezarri zion Gipuzkoako Auzitegiak gizonari, eta ia bi urtekoa adingabearen amari, erasoak baimentzeagatik. Errekurritu egin zuten epaia baina EAEko auzitegi gorenak berretsi egin dizkie zigorrak.
Nola egokitu hiriak beroaldietarako eta muturreko tenperaturetarako?
Udak gero eta beroagoak eta luzeagoak dira Euskal Herrian EITB Datak argitaratutako datuen arabera. Bilbon eta antzerako hirietan muturreko tenperaturak izan dituzte. Mundu osoan hiriak beroaldiak hobeto igarotzeko egokitzen ari dira eta natura hirietan sartzea da urbanisten gomendio nagusia.
24 urteko gizon bat espetxeratu dute, Usurbilen emakume bati lapurreta egin eta ondoren hura hiltzen saiatzeagatik
Ertzaintzak jakinarazi duenez, joan den larunbatean izan ziren lapurreta eta hilketa saiakera. Igandean atxilotu zuten ustezko erasotzailea, Usurbilgo borda batean.

Gutxienez 4 kilometroko auto-ilarak AP-8an, Zarautzen, Donostiarako noranzkoan
Kamioi bat irauli egin da, eta istripua eragin du errepidean. Ertzaintzak errail bat moztu du Donostiara noranzko errepidean.
Eusko Jaurlaritzak "eskola inklusibo, ekitatibo eta kalitatezkoaren" aldeko mahaia jarri du abian, ikasturte hasieran
Imanol Pradales lehendakariak eta Begoña Pedrosa Hezkuntza sailburuak Etxebarri BHI berrian abiatu dute Eskola Segregazioaren aurkako Itun Sozialaren mahaia, ikasturtearen hasiera ofizialarekin bat eginez.
Eskola-segregazioaren aurkako mahaiak markatu du 2025-2026 ikasturtearen hasiera
Imanol Pradales lehendakariak eta Begoña Pedrosaa Hezkuntza sailburuak eman diote hasiera ikasturteari, Etxebarriko (Bizkaia) BHIn. Ondoren, mahaiaren lehen bileraren buru izan dira. Bileran hezkuntza-komunitateko hainbat eragilek, EAJ, PSE-EE, EH Bildu eta PPren ordezkariek eta sindikatuek hartu dute parte, ELA eta Steilas sindikatuek izan ezik.