Eusko Jaurlaritzak "eskola inklusibo, ekitatibo eta kalitatezkoaren" aldeko mahaia jarri du abian, ikasturte hasieran
Imanol Pradales lehendakariak eta Begoña Pedrosa Hezkuntza sailburuak Etxebarri BHI berrian abiatu dute Eskola Segregazioaren aurkako Itun Sozialaren mahaia, ikasturtearen hasiera ofizialarekin bat eginez.
Abian da 2025-2026 ikasturtea Euskal Autonomia Erkidegoan, eta, indarrean da, horrekin batera, Eskola Segregazioaren aurkako Itun Sozialaren aldeko mahaia, sistema "kohesionatuago, inklusiboago eta justuago" bat eraikitzeko bide-orria markatuko duena, alegia. Imanol Pradales lehendakariak eta Begoña Pedrosa Hezkuntza sailburuak Etxebarri BHI berrian egin dute Eskola Bikaina Denontzat programaren lehen bilera, segregazioa murriztea asmo, ikasturtearen hasiera ofizialarekin bat eginez.
Jaurlaritzak 50 hezkuntza-eragileri diagnostiko bana banatu die, sistemak hurrengo urteetan izango dituen erronka nagusiak aletzen dituena. Foroaren xedea da hezkuntza-sistema eraldatzeko, eskola-segregazioa murrizteko, emaitzak hobetzeko eta eskola-eraginkortasuna indartzeko neurri "iraunkorrak eta egingarriak" adostea.
Lehendakariaren arabera, “sistemak aldaketa izugarriei egin behar die aurre, eta aldaketa horiek ez dute etenik izango”. Hala, uste du beharrezkoak direla “berrikuntza eta egokitzapena”. “Aldaketa horien aurrean adabakiak ez dira aski”, esan du, eta horregatik “sistema sendotu eta prestatu behar dugu”, adierazi du. Oinarriak orain jarri behar direla iritzi dio Pradalesek, “epe laburrean ez ezik, etorkizunean ere kalitatezko hezkuntza bermatzeko, ikasle guztientzat”.
Ildo horretan, adierazi du azken bi ikasturteetan 13.000 matrikula gutxiago erregistratu direla ikasleen hasierako etapetan, jaiotza-tasaren beherakada dela eta.
Era berean, azpimarratu du 2020-2021 ikasturtean 2.500 ikasle matrikulatu zirela ikasturtea hasita zegoela, eta 2024an, berriz, 8.000. Ikasle horietako asko, zehaztu duenez, beste herrialde batzuetatik etorri dira, "hezkuntza-ibilbideak etenda dituzte, ez dakite euskaraz eta, kasu batzuetan, ezta gaztelaniaz ere, eta hezkuntza-laguntzako berariazko premiak dituzte".
Mahaiak administrazio publikoak, sindikatuak, unibertsitateak, itunpeko patronalak, alderdi politikoak eta erakunde sozialak biltzen ditu. Parte-hartzaileen artean daude, esaterako EAJ, PSE-EE, EH Bildu, PP, LAB, UGT, CCOO, UNICEF, Save the Children eta EHIGE erakundeak.
ELA eta Steilas sindikatuak ez dira lehen bilera horretan izan. Steilas sindikatuak ohartarazi du segregazioari aurre egiteko hezkuntza-politikak "kontrako norabidean" doazela, eta, horregatik, ez dute Eusko Jaurlaritzak martxan jarritako mahaian parte hartuko.
Ia 340.000 ikaslek hasi dute ikasturtea
Mahaia 2025-2026 ikasturtearen hasierarekin batera jarri da abian. Aurten Euskadin 339.586 ikaslek hasi dute eskola: % 78,75, D ereduan, eta % 52 inguru, sare publikoan.
Jaiotza-tasak behera egin duen arren, azken bost urteetan matrikula bizia hirukoiztu egin da, 8.000 ikasle izan ziren iaz. Gainera, Lanbide Heziketako ikasle kopuruak gorantz jarraitzen du, 49.555 ikasle izateraino.
Zure interesekoa izan daiteke
PISAko emaitza txarren gakoak sakon eta denboraz aztertu behar direla diote adituek
Ostiral honetan EAEko 900 ikastetxetako ordezkariekin bildu aurretik, Begoña Pedrosa Hezkuntza sailburua aditu talde batekin bildu da gaur arratsaldean, hezkuntza-sistemaren gabeziak aztertzeko. Horietako batek, Junkal Gutierrezek, azaldu du ez dagoela faktore bakar bat PISA txostenak erakutsitako emaitza txarrak azaltzen dituena, eta askotarikoak izan daitezkeela.
CAFen Beasaingo plantako komun batean kamera bat aurkitu dute eta langile batek bere burua erruduntzat jo du
Enpresa Batzordeak gertatutakoa salatu du eta "elkartasun osoa" adierazi die "eraso hau jasan ahal izan duten pertsona guztiei". Ertzaintzak ikerketa zabaldu du.
'Euskara Bonuaren' estreinaldiarekin hasi da euskaltegietako matrikulazioa
Ekimen horri esker, euskara lau urtez ikas daiteke 120 euroko ordainketa bakarra eginda, eta herritar gero eta gehiago hizkuntzaren "erabiltzaile independente" izatea du helburu.
Hezkuntza Saila arratsaldean bilduko da ebaluaziorako aditu taldearekin PISA txostenaren emaitzak aztertzeko
Begoña Pedrosa sailburuak gidatuko du gaurko bilera, eta hezkuntza-sistemaren gabeziak aztertzeko balioko du, besteak beste. Hausnarketa horiek guztiak bihar BECen bilduko diren 900 ikastetxeetako ordezkariei helaraziko dizkiete, elkarrekin aurrera pausoak emateko.
Salbuespenezko egoera deklaratu du berriro Bizkaiak, inoren kargura ez dauden adingabe migratzaileak hartzeko
Neurri horri esker, aldi baterako egoitza-baliabideak gaitu ahal izango dira, lurraldera iristen diren adingabeen arreta bermatzeko eta lehendik tenkatuta dagoen sarea arintzeko.
Ertzaintzak 6 pertsona atxilotu ditu Beasainen droga trafikoa eta talde kriminaleko kide izatea leporatuta
Senpere auzoko eraikin bat hustu dute, eta atxilotuez gain, 12 pertsona etxetik aterarazi dituzte. Agenteek kokaina, speeda eta saltzeko prest zegoen haxixa atzeman dituzte, besteak beste, baita garaje eta trastelekuetan lapurtutako hainbat objektu ere.
Chivitek iragarri du Ceutara iritsitako bost neska hartuko dituela Nafarroak
Nafarroako presidenteak azaldu duenez, bere Gobernuaren "politika ulertzeko" modua Ceutara iritsitako pertsona horiei "babesa" ematea da.
Albiste izango dira: Suizidioa Prebenitzeko Munduko Eguna, Yoyesen hilketaren 40. urteurrena eta medikuen greba
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Adimen artifizialak hurrengo hamarkadan hilko gaitu?
Anthropiceko ikertzaile batek dimisioa eman du eta adimen artifizialak gizadia akabatu dezakeela ohartarazi du; enpresako beste arduradun batek, berriz, % 10 baino gehiagoan kokatu du hori gertatzeko probabilitatea.
Hainbat kilometroko auto-ilarak AP-8an Irunera bidean, Malmasingo tunela baino lehen izandako istripu baten ondorioz
Bi ibilgailuren arteko istripu bat izan da Malmasingo tunelaren aurretik, AP-8ko 114. kilometroan, Irungo noranzkoan, eta hainbat kilometroko auto-ilarak sortu dira. Erreietako bat itxita izan da.