Eusko Jaurlaritzak abian jarri du tigre eltxoaren aurkako plana, EAEko 72 udalerritan atzeman ostean
Zaintza ekainaren 15ean hasiko da, eta udazkenaren erdialdera arte iraungo du, tigre eltxoaren jarduera handieneko aldia. Gutxienez 72 udalerritan detektatu da dagoeneko, EAEko biztanleriaren zati handi bat hartzen duten udalerrietan. Horregatik, espezie inbaditzaile horren aurkako prebentzioa areagotu egin da, udalerriekin lankidetzan batez ere.
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak Tigre Eltxoa Detektatzeko Zaintza Programa aktibatu du uda honetan; izan ere, dagoeneko Euskal Autonomia Erkidegoko 72 udalerritan atzeman da eltxo hori, batez ere dentsitate handiko hiriguneetan, eta horrek areagotu egiten du zaintza aktibo eta iraunkorra mantentzeko beharra.
Zaintza ekainaren 15ean hasiko da eta udazkenaren erdialdera arte luzatuko da, tigre eltxoaren jarduera handieneko aldian. 50 bat udalerritan egingo dira zaintza-jarduerak: 15, Araban; 19, Bizkaian, eta 16, Gipuzkoan.
Programa 2013tik dago martxan. Hirietan eta hiri-inguruetan tranpak jartzen dira, eta harrapatutako intsektuen laginketa-sistema bat dago. Sistema horrek eltxoaren presentzia eta banaketa monitorizatzea eta lurralde bakoitzeko arriskua ebaluatzea ahalbidetzen du.
Guillermo Herrero Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariak ostegun honetan azaldu duenez, "tigre eltxoaren kontrola funtsezkoa da dengea, zika eta chikungunya, besteak beste, transmititzea saihesteko, eta prebentzio-estrategiarik onena aurre hartzea eta ugaltzea errazten duten baldintzak saihestea da".
Intsektu horren hedapenaren aurkako borrokan, funtsezkoak dira herritarren lankidetza eta udal zerbitzuen lana, hazkuntza-foku posibleak aurkitzeko eta ezabatzeko; bereizki, ur-pilaketak saihestu eta ezabatzea bilatzen da, horietan aurkitzen baititu eltxoak ugaltzeko baldintzarik onenak
Zeregin horretan laguntzeko, Osasun Sailak eta NEIKER zentro teknologikoak gida bat prestatu dute udalentzat. Gida hori "erraminta-kaxa" bat da, eltxo horren aurrean prebentzioa, zaintza eta sentsibilizazioa lortzera bideratua, espeziearen ezagutza teknikoan oinarritutako "erantzun koordinatua eta eraginkorra" emateko.
Zer egin tigre eltxo batek ziztatzen bazaitu?
Tigre eltxoa beltza da, txikia (5 mm inguru), eta lerro zuri bat du buruan eta toraxean. Egun-argiz heldu ohi du, eta ziztada bat baino gehiago ematea ohikoa da. Beste eltxo batzuen aldean, horren ziztadak mingarriagoak izan daitezke eta erreakzio bizia eragin dezakete. Eltxoak helduz gero, eremua urarekin eta xaboiarekin garbitzea gomendatzen da, bai eta hotza jartzea ere, hantura geldiarazteko eta azkura arintzeko.
Erreakzioa oso handia bada eta ondoeza edo arnasteko zailtasuna eragiten badu, osasun arreta bilatu behar da.
Arrisku-eremu batera bidaiatzen dutenek, itzuli ondorengo 15 egunetan, nork bere burua babesteko neurriak zorroztu beharko dituzte eltxoen ziztadak saihesteko, jakin gabeko gaixotasunen bat eduki eta inor ez kutsatzeko. Gainera, sukarra, mina zein ondoeza sentitzen hasiz gero, berehala kontsultatu beharko du bere osasun-zentroan, espezie hori gai baita dengea, zika eta chikungunya transmititzeko.
Zure interesekoa izan daiteke
Ceutako 860 migratzaile baino gehiago aldi baterako instalazio egokitu berri batera eraman dituzte
Jaurlaritzak 4.300 plaza inguru izango ditu aldi baterako, eta datozen egunetan 6.000 plaza baino gehiago izango direla aurreikusi du.
AEBk Kuban ezarritako "setioa" salatu dute Bilbon, Silvio Rodriguezen kontzertuaren aurretik
Manifestariek Kubako eta hainbat herri zapalduren banderak eraman dituzte. "Nazio Batuetan urtero giza eskubideen urraketa masiboa gaitzesten den arren, gobernu gehienak geldi daude", salatu dute. "Argia eta Indarra Kubarentzat. Blokeoaren aurka, Energia Kubarentzat" kanpaina solidarioa babesteko ere balio izan du protestak.
Oihane Mateos Oria, duela gutxi hildako lankide eta laguna, gogoan izan du Dani Alvarezek Gasteizko FesTVal jaialdian
Aste gogorrak izan dira azken hauek Orain eta EITBko Albistegietako lantalde guztiarentzat. Dani Alvarez lankideak Gasteizko FesTVal jaialdian esan duen bezala, "bizitzako injustizia bategatik goizegi joan berri da Oihane Mateos Oria". Bere irribarrea, energia eta lanerako grina beti izango dira gure artean, ordea. Hemen Daniren hitzak gaur iluntzean, sari bat banatu aurretik.
Zarrakazteluko baso sutea eragindakoa ote den ikertzen ari dira
Garrak atzo piztu ziren Corral Nuevo inguruan, eta gaur arratsaldean egonkortu dituzte. Eremuan ez zegoen nekazaririk lanean, eta, hori dela eta, Foruzaingoak susmoa du nahita piztutakoa izan zela.
Bost gasolindegi Margaritan, 30 laguneko herrian, bizilagunen desesperaziorako
Gasteizko Margarita kontzejuan, bizilagunak kexu dira beste gasolindegi bat jarri nahi dietelako, bosgarrena bailitzateke. 30 bat biztanle diren herrixka honetarako sarbideak dagoeneko kolapsatuta daudela diote, eta gainera salatzen dute, kamioi gidariek ez dutela askotan oso gizalegez jokatzen.
Logroñon desagertutako 83 urteko gizon baten gorpua aurkitu dute Vianan
Hilotza Iruñeko Auzitegiko Institutu Anatomikora eraman dute, autopsia egin diezaioten.
54 urteko motorzale bat hil da Gasteizen izandako istripu batean
Istripua AP-1etik N-622ra doan zatian gertatu da, Arabako hiriburuan. Larrialdi-zerbitzuak biktima suspertzen saiatu dira, baina ez dute lortu.
Motozerra bat martxan zuela hainbat pertsonaren atzetik ibili den gizon bat atxilotu dute Getxon
Ustezko erasotzailea, polizia-aurrekariak dituena, arma zuri batekin zauritu dute atxilotu aurretik.
Hiru adingabe identifikatu dituzte Plentziako jaietan Ertzaintzari botilak jaurtitzeagatik
16 eta 17 urteko gazteek bi patruilari eraso zieten abuztuaren 29ko goizaldean, irain eta oihu artean.
Santurtziko gaztea bi ordu geroago eraman zuten ospitalera, eta ez zuten jakinarazi taser batekin atxiki zutela
Hala jasotzen du Osasun Sailak aurkeztutako kronologiak. Familiak salatu duenez, agenteek hasieratik jakinarazi izan balute taser-pistola bat erabili zutela hura mendean hartzeko, bestela artatuko zuketen.