GERTAKARIA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

24 urteko gizon bat espetxeratu dute, Usurbilen emakume bati lapurreta egin eta ondoren hura hiltzen saiatzeagatik

Ertzaintzak jakinarazi duenez, joan den larunbatean izan ziren lapurreta eta hilketa saiakera. Igandean atxilotu zuten ustezko erasotzailea, Usurbilgo borda batean. 

 

24 urteko gizonezko bat espetxeratu dute, Usurbilen emakume bat hiltzen saiatzeagatik, aurrez lapurreta egin ondoren. 

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, joan den larunbatean izan zen erasoa, iluntzeko 21:00ak inguruan, Kalezar auzoan. Antza, oinez zihoan emakume bati hurbildu zitzaion ustezko erasotzailea, dirua eskatzera. 

Zabaldutako oharraren arabera, emakumeak uko egin ondoren, gizona hura itotzen ahalegindu zen, soka batekin lepoa estututa. Biktima lurrean utzi,  soinean zeraman poltsa lapurtu eta ihes egin zuen erasotzaileak.

Berehala, biktima inguruko baserri batera hurbildu zen laguntza eske, eta handik, larrialdi-zerbitzura deitu zuten. 

Ikerketa abiatu zuen Ertzaintzak, gertatutakoa argitzeko, eta igandean bi gizonezko aurkitu zituzten abandonatutako borda batean, Usurbilen bertan. Egindako miaketan, emakumearen kreditu-txartela aurkitu zuten. 

Hasieran bi gizonezkoak atxilotu bazituzten ere, galdeketen ondoren, horietako bat aske utzi zuten. Bestea, berriz, gaur espetxean sartu dute, epailearen aurrean deklaratu ondoren. 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Elon Musk bat dator Anthropic eta OpenAI lehiakideekin, adimen artifiziala moteldu behar dela

Anthropiceko Dario Amodeik adimen artifizialaren (AA) garapena moteltzeko eskatu zuen ostiralean, segurtasun arriskuengatik, eta eskaera horren alde egin dute lehiakideek, OpenAIko Sam Altmanek eta xAIren sortzaile Muskek. OpenAIko eta Anthropiceko liderrek iragarri dute ebaluatzaile independenteei beren sistemak ikuskatzea ahalbidetuko dietela, baina Muskek ez du hori argitu.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Oihane Mateos Oria, duela gutxi hildako lankide eta laguna, gogoan izan du Dani Alvarezek Gasteizko FesTVal jaialdian

Aste gogorrak izan dira azken hauek Orain eta EITBko Albistegietako lantalde guztiarentzat. Dani Alvarez lankideak Gasteizko FesTVal jaialdian esan duen bezala, "bizitzako injustizia bategatik goizegi joan berri da Oihane Mateos Oria". Bere irribarrea, energia eta lanerako grina beti izango dira gure artean, ordea. Hemen Daniren hitzak gaur iluntzean, sari bat banatu aurretik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X