Etorkizunera begira
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Garoñako ingurua suspertzeko planean Araba ere kontuan hartzea eskatu dute

Biziberritze plan berriak zentraletik gertu dauden Arabako herriak "behar bezala kontuan" hartzeko eskatuko dio Arabako Foru Aldundiak Espainiako Gobernuari.
Garoña. Argazkia: EFE
Garoña. Argazkia: EFE

Santa Maria Garoñako zentral nuklearra berriro zabaltzeko baimena ukatu eta behin betiko ixtea erabaki ostean, inguru horren biziberritze planetan Arabako herriak ere kontuan har daitezen eskatuko dio Arabako Foru Aldundiak Espainiako Gobernuari.

Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusiak ostegun honetan adierazi duenez, Espainiako Gobernuak ingurua biziberritzeko 2013an egindako plan hartan zentral nuklearretik gertuen dagoen Arañako Kuadrilla ez zen ?behar bezala? kontuan hartu.

Arrazoi horregatik, zentral nuklearraren behin betiko itxiera berretsi ostean, Arabako Foru Aldundia Espainiako Gobernuarekin harremanetan jarriko dela iragarri du Gonzalezek, Garoñaren eraispena eta hondakinen etorkizuna gertutik jarraitzeko asmoz. Ildo horretatik, hondakin kutsagarriak bertan geldituko ote diren jakin nahi du Aldundiak, egun ez baitago zabortegi nuklearrik.

Gonzalezek ohartarazi duenez, Espainiako Gobernuak egiten duen biziberritze plan berriak "behar bezala kontuan izan" beharko ditu ere zentral nuklearraren inguruaren dauden Arabako herri guztiak.

Etorkizuna

Une honetan, udalerrien beharrak zeintzuk diren eta bertan egin behar diren inbertsioak nolakoak diren aztertzen ari da Aldundia, martxan jarri daitezkeen aukera desberdinak kontuan izateko. Garoñaren itxierak lanpostu ugari galtzea ekarriko duen arren, zentral nuklearraren eraispena luzea izango dela eta askok helburu horrekin lan egingo dutela esan du.

Dena dela, Garoñatik gertu dauden Arabako herrien etorkizunera begira, zerbitzuekin lotuta hartu daitezkeen neurriak aztertzen hasteko unea dela azpimarratu du Gonzalezek.

Garoñaren behin betiko itxiera jaso du EAOk

Espainiako Aldizkari Ofizialak (EAO) ostegun honetan argitaratu du Garoñako zentral nuklearra ustiatzeko baimena ez dela berrituko, eta, ondorioz, behin betiko itxiko dela. Zentrala berriro martxan jarri ahal izateko gutxienez urtebete beharko litzatekeela arrazoitu du EAOk, eta beste neurri batzuk ere aipatu ditu: inbertsioak, zentral nuklearrari dagozkion segurtasun neurriak edota horren jabeak bere gain hartuko lukeen babes erradiologikoaren ardura.

EAOren arabera, epe laburrera begira hartu beharko litezkeen neurri horiek eta gainontzeko beste zentral nuklearrekin alderatuta Garoñaren potentzia elektrikoa askoz ere txikiagoa dela horren berriro zentrala martxan jartzea ?baztertzen? dutela dio.

?Energia elektrikoaren hornidura bermatzeko ez da beharrezkoa Santa Maria Garoñako zentral nuklearra berriro martxan jartzea?, azaldu du EAOk.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Ekain Perrino, elkarrizketa EiTBn
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ekain Perrino: "Gorroto-delitua dela onartu da, baina 2 urteko espetxe zigorra ez da ezer"

Justiziak Ekain Perrinok 2021ean Basaurin jasandako eraso homofoboaren egile gehienak zigortu ditu. Hamaika egileetatik hamarrek bi urteko espetxe zigorra jaso dute, osotasun moralaren aurkako delituagatik; hamaikagarrenari, berriz, 14 hilabeteko kartzela zigorra eta zortzi hilabeteko isuna ezarri diote. Perrino pozik agertu da gorroto-delitua onartu duelako epaileak, 2 urteko espetxealdia ez dela nahikoa adierazi du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X