Nafarroa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gareseko gas-leherketan larri zauritutako gazteetako bat hil egin da

25 urteko gazteak astebete zeraman oso larri ospitaleratuta, joan den igandean kalean zegoela, etxebizitza batean jazotako gas-leherketa batek zauritu ostean.
Gas-leherketa izandako eraikinaren argazkia. Iturria: EFE

Joan den igandean Gareseko (Nafarroa) etxebizitza batean izandako gas-leherketaren ondorioz larri zauritutako gazteetako bat hil egin da. Nafarroako Erietxean astebete zeraman ospitaleratuta 25 urteko gazteak, oso larri, joan den igandean kalean zegoela, etxebizitza bateko gas-bonbona baten eztandak zauritu ostean.

Foru Gobernuak adierazi duenez, jazoera gertatu zen unetik garun-heriotza zuen gazteak, baina gaur jakinarazi dute ofizialki horren heriotza.

Guztira, 13 pertsona zauritu ziren, baina gehienek egunean bertan jaso zuten senda-agiria. Bi pertsona larri eraman zituzten ospitalera, eta horietako bat gaur zendu da.

Ikerketa zabalik dago, baina Guardia Zibilak zabaldutako lehen datuen arabera, litekeena da etxebizitzaren jabeak berak eztanda eragin izana, bere buruaz beste egiteko. Butano-bonbona bat ireki eta etxebizitzari su eman ziola uste da. Gizonezko hori ere leherketan hil egin zen.

Dolu-eguna biharko

Berria baieztatu denean, Gareseko Udalak ez-ohiko udal bilkura deitu dute eta bertan adostutako agiriaren arabera, elkarretaratzea deitu dute biharko 20:30ean Julian Mena Plazan, hildakoei eta euren senideei elkartasuna adierazteko asmoz. Gainera, dolu-eguna deitu dute biharko ere.

Albiste gehiago gizartea

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Jaizkibelek lehen aldiz hartu du parte Salbean eta aginte-makila jaso du korporazioaren aldetik

Lehen aldiz, Jaizkibel konpainiak Hondarribiko Salbean parte hartu du. Lehenik, alarde tradizionaleko ordezkariak sartu da elizara, eta, ondoren, Jaizkibelgoak. Txaloka hartu dituzte biak, eta, ondoren, udalbatza iritsi da.  Irteeran, tradizioak agintzen du korporazioak aurreskua dantzatzea eta aginte-makila ematea ordezkariei. Aurten, alarde tradizionaleko ordezkariek eliza barruan itxarotea erabaki dute, ekitaldi ofiziala amaitu arte. Hartan parte hartu du Jaizkibelek. Ekitaldi hori amaitu denean, tradizionalekoak elizatik Arma plazara joan eta ekitaldi propioa egin dute. 

Gehiago kargatu