Gertaera
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Cabriel ibaian, Valentzian, desagertutako umearen gorpua aurkitu dute

Larunbatean ibaira koltxoneta batekin salto egin ostean desagertu zen. Azkenekoz ikusitako lekutik 500 metrora aurkitu dute.

Larunbatean Cabriel ibaian, Valentzian, desagertutako 11 urteko umearen gorpua aurkitu dute asteazken honetan, azkenekoz ikusitako lekutik 500 metrora. Ibaira koltxoneta batekin salto egin ostean desagertu zen.

Valentziako Suhiltzaileen Probintzia Partzuergoak jakitera eman duenez, lurreko, itsasoko eta aireko bilaketa lanen bosgarren egunean aurkitu dute. 75 pertsonek parte hartu dute, eta gaur hainbat dron ere bazituzten, Venta del Toron udalerri inguruan (Valentzia).

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X