Kataluniako atentatuak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ripollgo imamaren jarraipenak erradikalizatuta ez zegoela ondorioztatu zuen

2012ra arte kartzelan egon zenean, Abdelbaki Es Sattyren portaera aztertu zuten, eta “erradikalizatuta” ez zegoela ondorioztatu zuten txostenetan.
Ripollgo meskitako imama izan zen Abdelbaki Es Satty. Argazkia: Efe.
Ripollgo meskitako imama izan zen Abdelbaki Es Satty. Argazkia: Efe.

Abdelbaki Es Satty Ripollgo (Girona) imama, Kataluniako atentatu jihadistekin lotutako Alcanarreko leherketan hildakoa, “une horretan” “erradikalizatuta” ez zegoela ondorioztatu zuten kartzelan zegoela, 2012. urtera arte, adituek egin zizkioten behaketek.

Hori esan diote Efe albiste agentziari, eta gaineratu dute, beste preso askori bezala, Es Sattyri jarraipen berezia egin ziotela, “erradikalizazio zantzuak” ba ote zeuden egiaztatzeko.

Abdelbaki Es Satty lau urteko kartzela zigor irmoa ezarri zion Ceutako epaitegi batek 2012ko otsailean, 2010eko urtarrilaren 1ean egin zuen droga trafikoaren delitu bategatik.

Mossoek Belgikako Poliziarekin hitz egin zuten

Mossos d’Esquadrako agenteek elkarrizketa “ez-ofizial” bat izan zuten Belgikako Poliziarekin, beroriek Es Sattyren gaineko informaziorik bazuten galdetu baitzieten, eta daturik ez zutela erantzun zieten mossoek, Kataluniako Barne Kontseilaritzatik argitu dutenez.

Informazioaren arabera, kontaktu informal bat egon zen –inolako ‘alerta’ edo ‘abisurik’ ez– duela urtebete baino gehiago belgikar polizia baten eta Mossoen Informazio Zentro Nagusiko agintari baten artean, eta polizia katalanak Es Sattyren inguruko informaziorik ez zutela erantzun zion.

Isiltasuna, Es Sattyren jaioterrian

Marokoko agintariek isiltasuna inposatu dute Tinghaya herrixkan (herrialdearen iparraldea), Abdelbaky Es Satty jaio zen tokian.

Tinghaya Xauendik 20 kilometrora dago, eta bertarako sarbide bakarrean kontrolgune bat ezarri du Marokoko Jendarmeriak kazetariei pasatzen ez uzteko.

Abdelhafid Saadun Bab Taza herriko alkateak esan duenez, Essaty aspaldi joan zen bertatik eta ez du ezagutzen.

Zure interesekoa izan daiteke

Zaldibar Argituren bilkura hondamendiaren 6. urteurrenean
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Zaldibar Argitu plataformak auziaren instrukzio fasea amaitzeko galdegin du hondamendiaren 6. urtemugan

Alberto Sololuze eta Joaquin Beltran langileak gogoan, urtero bezala ekitaldia egin du herri plataformak Eitzaga auzoan. Bildutakoek esan dutenez, "gogaituta" daude, epaitegiak 72 hilabete baitaramatza ingurumen delituak ikertzen. "Argitu dadila dena", aldarrikatu dute. Horrez gain, zabortegiaren zati bat "babesik gabe" dagoela eta bertako hondakinak "zuzenean errekara jausten" ari direla salatu dute.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Guggenheim Urdaibai proiektua "herri mugimenduak geldiarazi" duela ospatu dute Gernikan

Gernikan gaur ospatu dute Guggenheim Urdaibai proiektua bertan behera uzteko abenduan hartu zen erabakia. "Herri mugimenduaren garaipena" izan dela proiektu hori geldiaraztea, eta "herritarren borrokari esker gelditu" dela ospatu dute mosaiko erraldoi bat osatuz. Argi eta ozen aldarrikatu dute "gizarte antolatua gai dela erakunde eta agintarien burugabekeriei aurre egiteko".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X