Adituek taldekako bortxaketa onespenik gabe egin zela baieztatzea espero du abokatuak
Miguel Angel Moran, taldekako bortxaketaren biktimaren abokatuetako bat, ziur agertu da perituek baieztatu egingo dutela "ez dela inolako onespenik izan biktimaren aldetik".
Moranek Justizia Jauregiko atarian egin ditu adierazpenak, 10:00ak aldera, epaiketaren zazpigarren saioa egiten ari diren honetan.
Perituek "orain arte bezalaxe, biktimaren aldetik inolako onespenik ez zela baieztatzea" espero du abokatuak, esan duenez.
Gainera, azpimarratu du Epaitegiko perituek egindako txostena "berretsi" egingo dutela.
Gaur biktimaren egoera psikologikoa aztertu zuten Epaitegiko perituen eta defentsak kontratatutako beste peritu baten deklarazioak jasotzeko eguna da.
Era berean, akusatuek bortxaketan grabatutako bideoak (96 segundo guztira) ere ikustea espero dute. Horietako batek, gainera, bi argazki egin zituen.
_________________________
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.
Zure interesekoa izan daiteke
Ertzaintzak alkohol eta droga kontrolak areagotuko ditu errepideetan datorren astean
Alkoholemia-proba batean positibo ematea arau-hauste oso larria da, eta 500-1.000 €-ko zigorra eta gehienez 6 puntu kentzea dakar.
Epaitegiak arrazoia eman dio ezgaitasuna duen gazte bati, eta Gasteizko Udalean funtzionario izateko aukera izango du
Udalak erabaki zuen ez zituela LEParen oinarriak betetzen, baina gazteak bere desgaitasun-maila frogatu ahal izan zuen eta epaitegiak arrazoia eman dio.
Etxegabetzeen aurkako dekretua luzatzeko eskatu dute, 2026an dozenaka familia kalean ez geratzeko
Donostian egindako prentsaurreko batean, Kaleratzeak Stop elkarteko ordezkariek, EH Bilduko, Podemoseko eta EB-IUko kideekin batera, abenduaren 31n amaituko den "babes soziala" luzatzeko eskatu dute, eta Eusko Legebiltzarrak aste honetan onartutako Etxebizitzaren, Lurzoruaren eta Hirigintzaren arloko Premiazko Neurriei buruzko Legearen kontra agertu dira.
Mitika diskotekako atezain batek kolpatuta hil zen Kerman Villate gaztea omendu dute Gasteizen
Kerman Villateren senideek prozesu judizialaren nondik norakoak salatu dituzte, eta egia eta justiziaren bila jarraituko dutela adierazi dute. Ehunka pertsona bildu dira Kermanen omenez egindako ekitaldian.
UEMAren esanetan, 2026ak “hizkuntza politika berriaren orubeak sendotzeko urtea” izan behar du
Urdiain eta Zeberio sartuta, 120 udalerrik osatzen dute jada Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea (355.000 biztanle). Euskararen kontrako oldarraldia dela eta, “euskarak benetako lege-babesa izan dezan akordioak adosteko ahalegin guztiak” egingo dituela esan du Martin Aramendi UEMAko lehendakariak.
Zorteak irribarre egin dio Barakaldori: loteriaren bigarren sari batek 1,2 milioi euro utzi ditu
Larunbat honetako Espainiako Loteriaren zozketak 1,2 milioi euro utzi ditu Barakaldon. Loteriaren 17. administrazioak oso-osorik saldu du bertan 54299 zenbakia.
Adingabe batek Getxoko talde batean jasandako erasoak eta jazarpena salatu ditu horren familiak
Biktimak bi urtez jaso ditu ezkutuko deiak, irainak, jazarpena sare sozialetan eta eraso fisikoak. Eraso larriena udan jaso zuen, erasotzaileek inguratu eta jo egin baitzuten. Konortea galduta, lurrera erori zen, eta erasoa grabatu egin zuten.
1932an Eibarrek Niceto Alcala Zamorari oparitutako pistola berreskuratu dute Frantzian
Pistola 1931 eta 1936 artean II. Errepublikako presidente izan zen Alcala Zamorari oparitu zioten Eibarko elkarte errepublikarreko emakume talde batek. Frantziako poliziak urtarrilean berreskuratu zuen legez kanpo bildumagile frantziarren eskuetan zegoen arma.
Aita Marik 56 pertsona erreskatatu ditu 2025eko azken misioan
Erreskatea gaur goizean egin dute, Lampedusatik 34 mila nautika hegoekialdera. Erreskatatutakoen artean 7 haurtxo eta 16 adingabe daude. Bi hilabeteko haurra eta bere gurasoak Aita Maritik eraman behar izan dituzte haurrak muturreko desnutrizioa eta deshidratazioa zituelako.
Iruñeko Irabia ikastetxeko ikasle ohi batek salatu du Opus Deiko apaiz batek sexu erasoak egin zizkiola nerabezaroan
Opus Deik, bere aldetik, gertatutakoa onartu du, bai eta Donostian eta Madrilen ere antzeko bi kasu izan zirela argitu ere. Lehenengoa, adingabe batekin jazo zen; bigarrena, berriz, 45 urteko emakume batekin.