Fiskaltza: 'Biktimak talde bortxaketa koordinatua jasan zuen'
Sanferminetako bortxaketagatik epaituak izaten ari diren bost akusatuak "taldeka eta modu koordinatuan" aritu izan zirela eta horrek emakumea "menderatuta" eta "defendatzeko gaitasunik gabe" utzi zuela ondorioztatu du, astelehen honetan, Fiskaltzak.
Elena Sarasate fiskalaren aburuz, epaiketan "frogatuta" gelditu da taldeko sexu-eraso delitu jarraitua egon zela, baita aho-sexua, bagina-sexua eta ipurtzulo-sexua ere.
Akusatuek gau hartan grabatu zituzten bideoen harira, intimitate-eskubidearen aurkako delitua egon zela esan du Fiskaltzak. Hortaz, gazteari sakelako telefonoa lapurtu izanagatik guztiak errudun direla esan du Sarasatek, guztiek jakiteaz gain, emakumea "defentsarik gabe" uzteko egin zutelako.
Bestalde, inputatuek ez zioten sexu harremanak izateko baimenik eskatu gazteari, eta galdetu ahal izan ziotela esan du Fiskaltzak; hortaz, "berariazko ezjakintasunak" ondorio penalak dituela jakinarazi die akusatuei.
Gainera, gazte madrildarra "makurrarazi eta iraindu" egin zutela esan du Sarasatek; alde batetik, fisikoki nagusi eta gehiago zirelako. Eta bestetik, aukeratutako tokia dela eta: "zulo ilun eta txiki bat aukeratu zuten, ezkaratzeko tokirik ezkutuenean".
Ildo horretan, fiskalak ukatu egin du neskak heroina baten jokaera edo erresistentzia jarri behar izana exijitzeak, arrisku handiagoan jarriko lukeelako.
Nola ezagutu ziren "frogatuta" gelditu ostean; batera eman zuten denbora laburra ikusita eta ibilgailua aparkatuta zeukan tokira "lagunduko" ziotela ikusita, Fiskaltzak gaztearen "tolesgabetasuna" agerian gelditu dela esan du, bizitza "normala" eramaten baitzuen eta harreman "estandarrak" zituelako.
Uztailaren 7an, goizaldean, horrelako sexu-harremanak eta ezagutu berri dituen gizon batzuekin aldi berean nahi izatea zalantzan jarri du Sarasatek.
Aldez aurretik harremanik ez izateak salatzailearen kontakizun subjektiboaren sinesgarritasunari garrantzia eman dio. Era berean, fiskalak biktimaren sinesgarritasun objektiboa azpimarratu du; izan ere, ?koherentzia beti mantendu izan du?, eta bere testigantza ?neurrikoa, gehiegikeriarik gabea? izan da.
Bestalde, udaltzainaren testigantza ?sinesgarria ez? dela uste du Sarasatek. Emakumea galdekatu zuen eta iragan ostegunean, akusatu baten defentsak eskatuta, gazteak grabatu zutela ?bazekiela? esan zuen epaiketan. Udaltzainaren txosnenean eta salatzailearen aitorpenetan halakorik baieztatzen ez dela erantsi du Fiskaltzak.
Gainera, detektibe pribatuei biktimaren inguruko txostena egiteko enkargua ematea kritikatu du Sarasatek. Fiskalaren ahotan, auzipetuak kontraesanetan ibili dira gertatutakoa azaltzeko orduan.
Bideoen inguruan Poliziak egindako txostenak nabarmendu ditu Fiskaltzak, biktimari esandako hitz ?inperatiboak? goraipatzeko, ?ez oihurik egin? edo ?miaztu hemen? esaterako, eta euren arteko ?antolakuntza?, ?antolatuko gara? bezalako esaldiekin.
Bideoak hasieran, erdian eta amaieran grabatu zituzten, ondorioz, akusatuek denboran jarrera horri eutsi zioten, baita emakumeak ere, bere kasuan jarrera ?pasiboa eta blokeoa?, ?begiak itxita, begiradarik ez, txintik ere ez? eta ?min? kexuren batekin.
Gutxi geroago bikote batek kalean aurkitu zuen, atari batetik gertu. Bikote horren hitzetan, ?atsekabeturik zegoen, negarrez?.
Fiskalaren arabera, polizien, psikologoen eta auzitegiko medikuen balorazioarekin bat dator bikotearen iritzia. Emakumea urduri, shock egoeran eta beldurturik zegoen, bakarrik ez uzteko eskatu baitzuen.
Bien bitartean, auzipetuek sanferminetako jai jendetsuek eman ziezaiekeen ?inpunitateaz? baliatzea espero zuten. Horrela, entzierroaren orduan, Foruzainek zezen-plazan identifikatu ondoren, ustezko erasotzaileek alde egin zuten eta mugikorretako bideoak ez zituzten ezabatu.

Carlos Bacaicoa, biktimaren abokatuetako bat. Argazkia: EFE
Biktimaren abokatua: "Nagusitasun fisikoarekin menderatu zuten, beldurra eragiteko"
Akusatuek emakume gaztea ?zenbaki eta nagusitasun fisikoarekin mendean hartu zuten, ikara eta beldurra eragiteko?, adierazi du Miguel Angel Moran biktimaren abokatuak bere ondorioen aurkezpenean.
Auzipetu bakoitzarentzako 24 urte eta bederatzi hilabeteko espetxe-zigor eskaera berretsi du Miguel Angel Moranek.
Abokatuaren esanetan, ?biktimaren deklarazioa argia, zehatza eta sendoa da? eta ?gertakari objektiboek haren testigantza egiaztatu dute?. ?Bideoek eta lekukoek neskaren bertsioari sinesgarritasun osoa eman diote?, azpimarratu du.
Gainera, salatzailearen testigantza ?frogak ezagutu barik? egin zela nabarmendu du abokatuak. ?Gaitzondorik edo mendekurik ez dago salaketan, nahiz eta akusatuek hori argudiatu?, erantsi du Moranek. ?Bertsio sinesgaitz bat frogatzen saiatu dira eta kontraesanek faltsua dela egiaztatuko dute?, zehaztu du.
Akusatuen kontakizunari ?sinesgarritasun eskasa? eman dio Nafarroako Gobernuaren abokatuak
Zentzu horretan, bost akusatuen kontakizunak ?sinesgarritasun eskasa? duela azaldu du Idelfonso Sebastian Nafarroako Gobernuaren herri akusazioko abokatuak.
Salatzailearen deklarazio ezberdinek denboran ?lotura logikoa? dutela gaineratu du Sebastianek. Herri akusazioaren hitzetan, epaitutako gertakarien ?kontakizun lineala eta xehetasun guztiekin eskatzea ezinezkoa da?.
Gainerako akusazioen ondorioekin bat egin du Sebastianek. Herri akusazioaren ahotan, epaitutako gertakariak ?sexu-erasoa, intimitatearen kontrako delitua eta lapurreta dira?. Lekukoek eta frogek guztia egiaztatu dutela erantsi du.
"Gertakariak agerikoak dira eta ez zen baimenik izan", esan du Udaleko akusazioak
Azkenik, Iruñeko Udalaren herri akusazioak azaldu duenez, ?gertakariak agerikoak dira, biktimak ez zuen egoera bilatu, beldurturik zegoen, eta ez zuen horretarako inolako baimenik eman?.
Paulino Caballero kaleko ?atarian zoritxarrez gertatu zenera sartu zenik ez zuen uste? gazte salatzaileak, Victor Sarasa Udalaren abokatuak ondorioetan salatu duenez. ?Bertan egon arte ez zekien zeri egin beharko zion aurre?, ziurtatu du herri akusazioaren ordezkariak. Akusatu bakoitzarentzako 25 urte eta bederatzi hilabeteko kartzela-zigorra eskatu du.
Hiru ordu laurdeneko iraupena izan du Sarasaren azalpenak. Iruñeko Udalaren abokatuak nabarmendu duenez, ?bideoak eta irudiak eztabaidaezinak dira eta neskaren borondate zantzurik ez dago, inola ere ez?. Emakumearen testigantza ?egiazkoa eta bat datorren kontakizuna da beti?, azpimarratu du.
2016ko sanferminetan izandako talde-bortxaketaren epaiketaren azken bi saioei ekin diete gaur Iruñeko Justizia Jauregian. Izan ere, gaur akusazioek ondorioak aurkeztu dituzte, eta defentsak gauza bera egingo du asteartean. Saio publikoak izango dira, herritarrei zabalik, beraz.
Epaiketa joan den azaroaren 13an hasi zen. Egun hartako saioan bost akusatuek errugabetzat jo zuten euren burua, eta horietako batek onartu egin zuen bortxatutako neskari sakelako telefonoa lapurtu izana.
_________________________
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.
Zure interesekoa izan daiteke
ELAk berretsi du CCOOko kide batzuek euskaldunen kontrako hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela
ELAk babes osoa adierazi dio AEKri, Korrikaren antolatzaileari, eta CCOOko zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia babestu du. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu dio CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzeko erabakia hartu izana.
CCOO Korrikatik kanpo geratu da AEK-k lekukoa ez eramateko erabakia hartu ostean, "euskararen aurkako jarrerak sustatzeagatik"
Ohar baten bidez, AEK-k argitu duenez, AEKren Nazio Kontseilua CCOO Euskadiko ordezkariekin bildu zen astelehenean, eta Argia aldizkariak argitaratutako informazioari "sinesgarritasun osoa" emanda, CCOOko kideei jakinarazi zieten "bateraezinak" zirela "euskararen aurkako jardunbide horiek sustatzea eta Korrikan lekukoa eramatea".
Donostiako Arrazakeriaren aurkako Martxak erroldatzeko eskubidea aldarrikatuko du, igandean
29. edizioak Trintxerpe eta Donostia zeharkatuko ditu, Erroldarik gabe ez naiz existitzen lelopean.
% 77,8ra igo da Euskadi plurala izan dadin nahi duten herritarren kopurua
Ikuspegiren azken txostenaren arabera, herritarren % 24,2k adierazi dute azken urtean diskriminazio-egoeraren baten lekuko izan direla eta % 14,6k diskriminazio motaren bat jasan dutela aitortu dute, lanpostu edo alokairu bila izan direnean batez ere. Kolektibo diskriminatuenak ijitoak eta migratzaileak dira, inkestaren arabera.
Medikuek grebaldian jarraitzen dute, estatutu propioaren alde
EAEko medikuak aste honetan bigarrenez kalera irten dira Osasun Ministerioak adostutako estatutu orokorraren aurka. Medikuek lan baldintzak negozioatzeko ahalmena izatea eskatzen diote Osasun Ministerioari. Gutxieneko zerbitzuak ostiralera arte ezarriko dira, medikuen eskubideak aldarrikatzeko.
Ane Elordi: “Ez dugu bateragarri ikusten CCOOren jardunbidea eta 'Euskara gara' aterkipean egingo dugun Korrikan parte hartzea”
Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileen ustez. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.
'Aita Mari' Italiako Vibo Valentiako portura iritsi da, erreskatatutako 32 migratzailerekin
Aita Mari ontzia astearte honetan iritsi da Italiako Vibo Valentiako portura, erreskatatutako 32 migratzailerekin. Mediterraneo erdialdeko uretan topatu zuten ontzia igandean, jendez gainezka, "oso baldintza eskasetan". Erreskatatutako lagunen artean bederatzi adingabe eta haurdun dagoen emakume bat daude.
Zabalik dago AP-8 autobidea, Iurreta parean, istripu baten ondorioz itxita egon ondotik
Kamioi bat irauli da gaur goizean AP-8an, Iurreta parean eta Donostiarako noranzkoan. Istripuaren ondorioz, bi errei itxi dituzte.
Baionan desagertutako 50 urte inguruko gizon baten bila ari dira
Larunbatean ikusi zuten azkenengoz, Lapurdiko hiriburuan, goizaldeko ordu bata pasata.
Espainiako Poliziaren buru ohiaren sexu erasoak berretsi ditu epailearen aurrean salaketa jarri zuen inspektoreak
Epaileak atzera bota du Poliziako buru ohia emakumearekin ez komunikatzeko salaketa-jartzaileak egindako eskaria, "arriskurik ez" dagoela iritzita.