Biktimaren aurka eginez defendatu dituzte euren buruak akusatuek
Iazko sanferminetan izandako taldekako bortxaketagatik Iruñean egindako epaiketa bukatu egin da astearte honetan, eta epaileak epaia ematea falta da orain.
Gaurko saioa, horrenbestez, azkena izan da, eta, horretan, akusatuek euren burua errugabetzat jo dute. Biktimaren aurka eginez eta haren jokaeraren inguruan zalantzak sortzen saiatzen defendatu dituzte euren buruak.
Horren ildotik, akusatuen abokatuek biktimak berak sare sozialetan berriki igotako argazki bat ere aurkeztu dute epaiketan, bortxaketa pairatu ondoren izandako bizimodua epaitzeko.
Agustín Martínez Becerra hiru akusaturen abokatuak ukatu egin ditu bere bezeroei egotzitako karguak, horren esanetan, abiapuntutik akastunak diren frogak erabili baitituzte horiei eusteko.
Nafarroako Auzitegian egiten ari den epaiketaren azken saioan parte hartzen lehena izan da Becerra. Gaurkoan, defentsen azken konklusioak entzuteko txanda iritsita, Becerrak salatzailearen beraren adierazpenak errepikatu ditu. Izan ere, biktimak onartu egin zuen bere jokabidearekin akusatuek sexu-harremanak izateko aukeraren aurrean "baietza zein ezetza" eman ziela ulertu ahal izan zutela.
Halaber, defentsako abokatuak ukatu egin du bere bezeroak bideo grabatu horietakoren baten egileak izatea, beste bi inputatuen sakelako telefonoetan baitzeuden (militar baten eta guardia zibil baten telefonoetan, hain zuzen), eta biktimaren (Madrilgo neska bat) sakelakoaren lapurretarekin inolako zerikusirik izatea ere ukatu du (epaiketaren lehen egunean onartu zuen guardia zibilak berak lapurtu ziola)
Abokatu horren esanetan, bere bezeroak "ez dira ezertan eredugarri ", eta "ergelak" ere badira zenbait kontutan, "inozoak" eta "primarioak" futbol edota sexu kontuekin lotuta, "zenbat eta gehiago hobeto", baina "seme onak dira" eta epaiketa honetan "txikitu egin dituzte, deliturik egin ez badute ere". Hori esan eta gero, absolbitzea eskatu dio epaimahaiari.
Halaber, sumarioaren instrukzioa kritikatu du abokatuak eta gaztearen "salaketa laburraren" ostean hasitako "epaiketa paraleloa" ere. "Eskarmentua ematea zen helburua, ez zen inporta erasoa gertatu zen ala ez", esan du.
Era berean, foruzainek eta udaltzainek kontradikzioetan sartu zirela esan du, batzuek neska "lur jota" zegoela esan baitzuten, eta beste batzuek "10 minutuan lasai" zegoela esan zutelako.
"Bere deklarazioak inolako filtrorik ez duela pasatzen" egotzi dio gazteari. "2016ko uztailaren 7an ez zen inolako sexu-erasorik eman" eta hipotesi hori babesteko neskak auzitegian eta salaketa egin zuen egunean zein instrukzioan deklaratutakoarekin bat ez datozen hainbat esaldi gogoratu ditu.
Besteak beste, hauek azpimarratu ditu abokatuak: "ez zioten ahoa estali", akusatuetako batekin "pot egiten" eta "eskutik helduta? zihoan besteak etxeko atalondoan sartu zirenean; izan ere, "porru bat erretzera" zihoazela pentsatu zuen, "ez zuen beldurrik sentitu", "ez zuen oihukatu eta ez zen biluzik eta bakarrik esnatu".
Ildo horretan, atalondorako bidean "tropeleko burua" bera zela esan du abokatuak; eta, lo egitera joan nahi bazuen, mutilak hotel batean logela eske sartu zirenean zergatik gelditu ote zen kanpoan zalantzan jarri du.
Bestalde, neskak bideoak grabatu izan zituztela bazekiela esan du abokatuak, nahiz eta deklarazioa hartu zion udaltzainak salaketan ez zuen jaso.
Bestalde, urte eta erdi igaro ostean, medikuen edo psikologoen txostenik ez dagoela azpimarratu du, ez baitu "tratamendurik jaso".
Gazteak sare sozialetan "egiten duzuna egiten duzula, kuleroak kendu" zioen argazkia konpartitu izana ere kritikatu du abokatuak. Izan ere, bizitza normala egiteko eskubide osoa duela esan du, baina "sexu-erasoa pairatu duen emakume batek hori egitea harrigarria iruditzen zaio".
Azkenik, larrialdi zerbitzuetako medikuaren deklarazioa aipatu du; izan ere, gaztearen urradurak sexu-eraso batean sortutakoak izan litezkeela esan zuen, "baina baimendutako sexu harremanetan ere horrelako urradurak agertu daitezkeela esatea ahaztu egin" zitzaiola gaineratu du.

Akusatuetako bi eraman dituen Poliziaren autoa. Argazkia: EFE
Guardia zibilaren abokatua: "Emakumeak mugimendu askatasuna izan zuen eta ez zuen laguntzarik eskatu"
Bestalde, Jesus Perez guardia zibilaren abokatuak azaldu duenez, gazte salatzaileak ?erabateko mugimendu askatasuna izan zuen ibilbide guztian?, bost auzipetuak Iruñeko erdialdean ezagutu zituenetik, eta ?ez zuen sekula laguntzarik eskatu?.
Astearte honetako saioan hitza hartu duen defentsako bigarren abokatua izan da Jesus Perez. Nahiz eta mugikorraren lapurreta onartu, ?bortxaketa ez du egiaztatzen horrek, eta emakumea inkomunikaturik uzteko helburuarekin egin zutenik pentsatzea sinesgaitza da, jende ugari kalean zegoelako?, adierazi du. ?Lapurreta onartzen dugu, baina indarkeriarik eta larderiarik gabe?, gaineratu du.
Akusatuaren errugabetasuna defendatu du abokatuak. Horretarako salatzailearen deklarazioa bera erabili du. Biktimak hitz egin eta oihurik egin ez zuela argudiatu du. Auzitegiaren aurrean 'in dubio pro reo' printzipioari eutsi dio, hau da, zalantza kasuan, akusatuaren alde beti.
Militarraren defentsaren hitzetan, grabazioen ?beldur? zelako salatu zuen gazteak
Azkenik, bere bezeroaren errugabetasuna aldarrikatu du Juan Canales soldadu akusatuaren abokatuak. Sexu-harremanak mugikorrarekin grabatu zituela pentsatzearekin ?ikaratu? zela eta neskak salaketa aurkeztea erabaki zuela ziurtatu du Canalesek.
Abokatuak azpimarratu duenez, gazteak ?ez zuen salatu nahi, inguruabarrek behartu zuten?, ?irtenbide bat, konponbide bat? behar zuelako; izan ere, grabazioak bere mugikorrean zeuden, irudiak Googlerea zuzenean igotzen dituena.
Abokatuaren ahotan, atarira heldu baino lehen ?sexu-harremanak izatea adostu zuten guztiek?.
?Errugabeak? direla esan dute akusatuek
?Errugabeak? direla adierazi dute bost akusatuek, eta Justizian ?konfiantza? dutela erantsi. Epaiketaren azken saioan, militarraren abokatuak bere ondorioen azalpena amaitu ondoren, bost akusatuek hitza hartu dute.
Banan-banan ?errugabeak? direla esan dute. Justizian ?konfiantza? dutela gaineratu dute. Are gehiago, ?erabateko? konfiantza agertu dute. Gazteari telefonoa lapurtu zion guardia zibila ?damututa? azaldu da, eta horregatik ?barkamena? eskatu du.
Bostok azken hitza hartzeko eskubidea erabili dute. Honenbestez, epaiketa epaiaren zain geratu da.
Salatzailearen abokatua akusatuak ?erruduntzat? joko dituztela sinetsita dago
Bestalde, akusatuak ?erruduntzat? joko dituztenaren uste osoa du Carlos Bacaicoa biktimaren abokatuetako batek.
Epaiketa amaitu ondoren kazetarien aurrean hitz egin du Bacaicoak. Abokatuaren esanetan, bost auzipetuen defentsen azken ondorioek ?arrakasta aukera baino, borondate gehiago dute?.
Bacaicoaren ustez, Nafarroako Auzitegiaren epaia auzipetuak ?zigortuko? ditu.
_________________________
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.
Zure interesekoa izan daiteke
ELAk berretsi du CCOOko kide batzuek euskaldunen kontrako hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela
ELAk babes osoa adierazi dio AEKri, Korrikaren antolatzaileari, eta CCOOko zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia babestu du. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu dio CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzeko erabakia hartu izana.
CCOO Korrikatik kanpo geratu da AEK-k lekukoa ez eramateko erabakia hartu ostean, "euskararen aurkako jarrerak sustatzeagatik"
Ohar baten bidez, AEK-k argitu duenez, AEKren Nazio Kontseilua CCOO Euskadiko ordezkariekin bildu zen astelehenean, eta Argia aldizkariak argitaratutako informazioari "sinesgarritasun osoa" emanda, CCOOko kideei jakinarazi zieten "bateraezinak" zirela "euskararen aurkako jardunbide horiek sustatzea eta Korrikan lekukoa eramatea".
Donostiako Arrazakeriaren aurkako Martxak erroldatzeko eskubidea aldarrikatuko du, igandean
29. edizioak Trintxerpe eta Donostia zeharkatuko ditu, Erroldarik gabe ez naiz existitzen lelopean.
% 77,8ra igo da Euskadi plurala izan dadin nahi duten herritarren kopurua
Ikuspegiren azken txostenaren arabera, herritarren % 24,2k adierazi dute azken urtean diskriminazio-egoeraren baten lekuko izan direla eta % 14,6k diskriminazio motaren bat jasan dutela aitortu dute, lanpostu edo alokairu bila izan direnean batez ere. Kolektibo diskriminatuenak ijitoak eta migratzaileak dira, inkestaren arabera.
Medikuek grebaldian jarraitzen dute, estatutu propioaren alde
EAEko medikuak aste honetan bigarrenez kalera irten dira Osasun Ministerioak adostutako estatutu orokorraren aurka. Medikuek lan baldintzak negozioatzeko ahalmena izatea eskatzen diote Osasun Ministerioari. Gutxieneko zerbitzuak ostiralera arte ezarriko dira, medikuen eskubideak aldarrikatzeko.
Ane Elordi: “Ez dugu bateragarri ikusten CCOOren jardunbidea eta 'Euskara gara' aterkipean egingo dugun Korrikan parte hartzea”
Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileen ustez. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.
'Aita Mari' Italiako Vibo Valentiako portura iritsi da, erreskatatutako 32 migratzailerekin
Aita Mari ontzia astearte honetan iritsi da Italiako Vibo Valentiako portura, erreskatatutako 32 migratzailerekin. Mediterraneo erdialdeko uretan topatu zuten ontzia igandean, jendez gainezka, "oso baldintza eskasetan". Erreskatatutako lagunen artean bederatzi adingabe eta haurdun dagoen emakume bat daude.
Zabalik dago AP-8 autobidea, Iurreta parean, istripu baten ondorioz itxita egon ondotik
Kamioi bat irauli da gaur goizean AP-8an, Iurreta parean eta Donostiarako noranzkoan. Istripuaren ondorioz, bi errei itxi dituzte.
Baionan desagertutako 50 urte inguruko gizon baten bila ari dira
Larunbatean ikusi zuten azkenengoz, Lapurdiko hiriburuan, goizaldeko ordu bata pasata.
Espainiako Poliziaren buru ohiaren sexu erasoak berretsi ditu epailearen aurrean salaketa jarri zuen inspektoreak
Epaileak atzera bota du Poliziako buru ohia emakumearekin ez komunikatzeko salaketa-jartzaileak egindako eskaria, "arriskurik ez" dagoela iritzita.