NAFARROA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

80 urteko gizon bat sastakatu du, ustez, 72 urteko beste batek Carcarko zahar-etxean

Lepoan eta sabelean zauriak ditu eta Calahorrako ospitalera eraman dute, larri. Bien bitartean, ustezko erasotzailea atxilotu egin dute.

80 urteko gizon bat sastakatu du astelehen honetan, ustez, 72 urteko beste batek Carcarko zahar-etxean, eta larri eraman dute Calahorrako ospitalera, lepoan eta sabelean zauriak zituela . Bitartean, 72 urteko ustezko erasotzailea atxilo eraman dute.

Nafarroako Foruzaingoa eta Guardia Zibila gaueko hamarrak aldera bertaratu dira erasoa gertatu den adinekoen egoitzara.

Zauritua larri eraman dute Calahorrako ospitalera, lepoan eta sabelean zauriak zituela. Ustezko erasotzailea, berriz, preso eraman dute, bere logelan aurkitu ondoren.

 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X