Ezbehar larria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gazte bat hil da Ugaon, AP-68 autobidean, auto batek harrapatuta

Istripuan beste pertsona bat zauritu da, eta Gurutzetako ospitalera eraman behar izan dute.
Bi ibilgailuk talka egin dute Ugaon. Argazkia: EiTB
Bi ibilgailuk talka egin dute Ugaon. Argazkia: EiTB

31 urteko bizkaitar bat hil eta beste bat zauritu da AP-68 autobidean, arratsaldean, gertatu den istripu batean, Ertzaintzako iturriek eitb.eus-i baieztatu diotenez. Ezbeharra Ugaon (Bizkaia) gertatu da.

Istripua 19:45 aldera gertatu da autobideko 6. kilometroan, Bilboko noranzkoan. Ezbeharrean bi ibilgailu inplikaturik daude: Opel Astra bat eta Hyundai bat.

Antza denez, lehen informazioen arabera, gidarietako bat autotik atera da zonaldean seinaleak jartzeko, eta orduan beste ibilgailu batek azpian harrapatu du.

Suhiltzaileak eta osasun-langileak berehala bertaratu dira, baina gizonezkoa bertan hil egin da. Beste pertsona bat zauritu da ezbeharrean, eta Gurutzetako ospitalera eraman behar izan dute.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X