Idiazabal-Elgoibar partidan euskaraz hitz egitea debekatu zien arbitroak jokalariei
Idiazabalgo eta Elgoibarko preferente mailako futbol taldeetako jokalariek ezin izan zuten euskara erabili euren artean hitz egiteko atzo, Idiazabalen, elkarren kontra jokatutako partidan. Manuel Sarrion Gonzalez arbitro andaluziarrak zuzendu zuen partida, eta zelaira atera aurretik ondoko mehatxua egin zien jokalariei: "Norbaitek euskaraz hitz egiten badu, kalera joango da".
Egoera ulergaitz haren aurrean, eta etor zitezkeen zigorren beldur, jokalariek mandatua betetzea erabaki zuten, eta norgehiagokak iraun zuen 90 minutuetan elkarren artean gazteleraz mintzatu ziren, hizkuntza ezohikoa haietako askoren eguneroko komunikazioan.
Matias Aranburu Idiazabal KE-ko presidentea eta Omar Aizpuru Elgoibar taldeko entrenaitzailea elkarrizketatu dituzte Euskadi Irratian. Aranburuk aitortu du partida bertan behera utzi ez izanaren damua duela. "Erabakirik zuzenena partida bertan behera uztea izango zen, batez ere, epailearen harrokeria ikusita", esan du. Burutik ere pasa omen zitzaion ez jokatzea, baina "agenda arazoak direla eta", partida horretarako beste data bat jartzeak arazoak sortuko zizkiela pentsatuta, momentuan aurrera jarraitzea erabaki zuten.
Iritzi berekoa da Aizpuru ere. Gertatutakoari behar adinako garrantzia eman ez izanaren damua adierazi du, eta erabaki egokiena partida bertan behera uztea izango zela aitortu du. "Oso larria izan zen. Momentuan hartutako erabakia izan zen jokatzea, baina orain, hotzean pentsatuta eta izan duen oihartzuna ikusita, egoeraren larritasuna ikusten dugu", adierazi du. Arbitroak berak jarritako "lege baten aurrean men" egin zutela gaineratu du.
Aranbururen hitzetan, arbitroak modu zorrotzean esan zien hitz bakar bat ere ez zuela euskaraz entzun nahi, ez zelako "irainak eta bestelakoak" ulertzeko gai izango. Idiazabaldarra saiatu omen zen epailearekin hitz egiten, eta euren hizkuntza euskara zela azaltzen. Baina, alferrik. Epaileak "harro" erantzun ziola esan du, "euskaraz esandako irainak" ez zituela ulertuko.
"Nahigabe ere", norgehiagokan jokalariek tarteka euskaraz hitz egin zutela elkarrekin esan dute bi arduradunek. "Ez gaude ohituta gaztelaniaz hitz egitera, eta ez ginen natural sentitu", zehaztu du Aizpuruk. Hamaika gertakari bizitakoak dira futbol-zelaian, baina halakorik ez zaiela inoiz gertatu esan dute biek.
Erabakiak haserrea eta amorrua eragin zituen futbol taldeetako arduradunen, jokalarien eta zaleen artean, eta dagoeneko aurreratu dute bilera bat egingo dutela datozen orduotan, gertatutakoaren aurrean neurriak hartzeko. Idatzi bat adostuko dute Gipuzkoako Futbol Federazioari eta Arbitroen Batzordeari gertatutakoa azaldu eta euren kexa helarazteko. Besteak beste, Sarrion epaileari dagokion zigorra ezartzeko eskatuko dute.
Neurketa amaitutakoan, Elgoibar taldeko entrenatzaileak twitter sare sozialean agertu zuen bere ezinegona:
Gipuzkoako Aldundiaren gaitzespena
Gipuzkoako Foru Aldundiak onartezintzat jo du atzo Idiazabalgo futbol-zelaian gertatutakoa. "Ofiziala den hizkuntza baten aurrean horrelako mesfidantza eta horrelako aurreiritziak erabiltzea ez zaigu onargarria iruditzen", esan du Denis Itxaso Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirol diputatuak.
Aldundiak gertatutakoaren inguruko azalpenak eskatuko dizkiola futbol federazioari aurreratu du Itxasok.
Zure interesekoa izan daiteke
Euskal jatorriko 114.400 pertsona atzerrian bizi dira, duela urtebete baino % 5,5 gehiago
Gehienak Amerikan bizi dira, Argentinan zehazki, INEk urtero argitaratzen duen Atzerrian bizi diren espainiarren erroldaren (AEE) arabera.
32 urteko emakumezko bat zauritu da Iruñean, ibilgailu batek harrapatuta
Ezbeharra 07:32an gertatu da, Arrosadia auzoan. Emakumeak kolpe ugari jasan ditu, hortaz, Iruñeko Unibertsitate Ospitalera eraman dute, pronostiko erreserbatuarekin.
Goiz gorabeheratsua A-8an: ilarak Biriatun, eta auto-pilaketak Kantabriarako noranzkoan, Ezkerraldetik
Zubiaren hasieran trafiko-eragozpenak izaten ari dira A-8 autobidean.
Furgoneta-gidari bat zauritu da A-1 errepidean, Asparrenan, errepidetik atera eta bazter-babesaren aurka talka eginda
Istripua ostegun honetako 08:45ean jazo da. Zauritutako gidaria ospitalera eraman dute.
Albiste izango da: Korrikaren hasiera, Ekialde Hurbileko azken ordua eta Europako Kontseiluaren bilera
Gaurkoan Orainen albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Atharratzetik Bilbora, Korrikak euskararen paisaia guztiak zeharkatuko ditu
Euskararen aldeko ekimenak hizkuntzaren errealitate guztiak zeharkatuko ditu 11 egunez eta 10 gauez. 2.175 kilometro inguru egingo ditu Korrikak eta 460 herritatik igaroko da. ETB On plataformak etenik gabe jarraituko du ibilbidea, eguneko 24 orduetan.
ELAk adierazi du CCOOko kide batzuek euskaldunen hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela
ELAk adierazi du bat datorrela AEKrekin, Korrikaren antolatzailearekin, eta babestu egin du CCOOren zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu die CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzen ez uzteko erabakia hartu izana.
CCOO Korrikatik kanpo geratu da, AEK-k erabaki baitu sindikatuak ez duela lekukoa eramango, "euskararen aurkako jarrerak sustatzen" dituelakoan
Ohar baten bidez, AEK-k argitu duenez, AEKren Nazio Kontseilua CCOO Euskadiko ordezkariekin bildu zen astelehenean, eta Argia aldizkariak argitaratutako informazioari "sinesgarritasun osoa" emanda, CCOOko kideei jakinarazi zieten "bateraezinak" zirela "euskararen aurkako jardunbide horiek sustatzea eta Korrikan lekukoa eramatea".
Donostiako Arrazakeriaren aurkako Martxak erroldatzeko eskubidea aldarrikatuko du, igandean
29. edizioak Trintxerpe eta Donostia zeharkatuko ditu, Erroldarik gabe ez naiz existitzen lelopean.
% 77,8ra igo da Euskadi plurala izan dadin nahi duten herritarren kopurua
Ikuspegiren azken txostenaren arabera, herritarren % 24,2k adierazi dute azken urtean diskriminazio-egoeraren baten lekuko izan direla eta % 14,6k diskriminazio motaren bat jasan dutela aitortu dute, lanpostu edo alokairu bila izan direnean batez ere. Kolektibo diskriminatuenak ijitoak eta migratzaileak dira, inkestaren arabera.