INDARKERIA MATXISTA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Emakume bat kolpatu eta atxiki dute Gasteizen

Ustezko erasotzailea, 19 urte dituena eta emakumearen bikotekidea dena, atxilotu dute.

19 urteko gizonezko bat atxilotu dute Gasteizen, bere bikotekide ohia kolpatzea eta atxikitzea leporatuta. Azkenean, ordea, ihes egitea eta laguntza eskatzea lortu zuen.

Atzo 06:15ean jaso zuen abisua Udaltzaingoak. Herritar talde batek dei egin zien udaltzainei, emakume bat "oso beldurtuta" zegoela esanez.

Udaltzaingoak ohar bidez jakinarazi duenez, etxebizitza barruan izandako eztabaidaren ondotik, gizonak emakumeari eraso egin eta etxetik irtetea eragotzi zion. Azkenean ihes egitea eta laguntza eskatzea lortu zuen.

Emakumea ospitalera eraman zuten eta ustezko erasotzailea, ostera, atxilotu eta epailearen aurrera eraman zuten.

________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X